Xochipilli azteka mitologian maitasunaren, jokoen, edertasunaren, dantzaren, loreen, artoaren, gozamenaren, arteen eta kantuen jainkoa zen. Nahuatlezko xochitl (lorea) eta pilli (printzea) hitzez osatua, Loreen printzea esan nahi du, lore eder edo lore noble bezala ere interpreta daitekeen arren.

Xochipilli
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakYya Sahuaco (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Mayahuel
Anai-arrebakXochiquetzal (en) Itzuli

Haren gurtza artoaren, emankortasunaren eta uztaren beste jainko batzuenarekin lotzen da, euriaren jainkoa zen Tlalocenarekin eta artoaren jainkoa zen Cinteotlenarekin, kasu.

Macuilxochitlekin («bost lore») lotua dago, joko eta apustuen jainkoarekin. Bere emaztea Mayahuel zen, eta bere arreba bikia, Xochiquetzal.

Xochilhuitl («loreen jaia», nahuatlez) zen jainko honi lotutako jai erlijiosoa. Jai horretan, jaki ofrendak egiten ziren, eta Teotihuacandik gertuko herriek gatibuak eramaten zituzten sakrifikatuak izateko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu