Xingola Horia Operazioa

Xingola Horia Operazioa (ingelesez Operation Yellow Ribbon) Kanadako gobernuak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz desbideratutako hegaldiak jasotzeko antolatutako operazioa izan zen. Operazio hau AEBetako Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA) herrialdearen aire-eremuak dauden hegazkin guztiek lur hartzeko agindua eman zuenean hasi zen Xingola Horia operazioa. AEBetara zihoazen edo bertatik irteten ziren hegaldiak Kanadako aireportuetara desbideratu ziren.

Gander nazioarteko aireportua.

Operazioan zehar, hegaldi guztiak bertan behera utzi ziren (polizia eta hegaldi militarrak izan ezik). Historian lehen aldia izan zen Kanadak bere aire-eremua itxi zuela. Operazioaren ondorioz, 255 hegazkin herrialdeko 15 aireportu ezberdinetara desbideratu ziren.

Desbideratutako hegaldiak aldatu

Ondorengo taulak aireportu bakoitzak jaso zituen hegaldi kopurua azaltzen da. 225-250 hegaldi jaso ziren eta 40.000 bidaiari inguru.

Datuak NAV CANADAren arabera[1]
Aireportua Aireportu kodea Hegazkin kopurua
Halifax nazioarteko aireportua YHZ 47
Gander nazioarteko aireportua YQX 38
Vancouver nazioarteko aireportua YVR 34
St. John's nazioarteko aireportua YYT 21
Winnipeg nazioarteko aireportua YWG 15
Toronto-Pearson nazioarteko aireportua YYZ 14
Calgary nazioarteko aireportua YYC 13
Greater Moncton nazioarteko aireportua YQM 10
Montreal-Mirabel nazioarteko aireportua YMX 10
Stephenville nazioarteko aireportua YJT 8
Kanadako Aire Armadaren Goose Bay Basea YYR 7
Montréal-Dorval nazioarteko aireportua YUL 7
Edmonton nazioarteko aireportua YEG 6
John C. Munro Hamilton nazioarteko aireportua YHM 4
Erik Nielsen Whitehorse nazioarteko aireportua YXY 3
Deer Lake aireportua YDF 1
Yellowknife aireportua YZF 1
Guztira 239

Erreferentziak aldatu

  1. NAV CANADA and the 9/11 Crisis. NAV CANADA 2009 (Noiz kontsultatua: 2009-03-19).

Kanpo estekak aldatu