Ximun Bessonart

lapurtar hamabosteko errugbilaria

Ximun Bessonart (Ezpeleta, 1997ko otsailaren 15a) lapurtar errugbilaria da, harroin postuan aritzen dena. 2022tik Pro D2ko RC Vannesen jokatzen du. 2024ko martxoaren 3an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin.[1]

Ximun Bessonart
Bizitza
JaiotzaEzpeleta1997ko otsailaren 15a (27 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Tarbes Pyrénées Rugby2020ko ekaina-
6
Biarritz Olympique2017-2020
5
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua119 kilogramo
Altuera1,81 metro

Bizitza aldatu

Ximun Bessonart Senpereko SPUCen hasi zen errugbian. Ondoren Larresoroko Inthalatzen aritu zen, 2014an Biarritz Olympiquek kontratatu zuen arte;[1] biarriztarrekin 5 partida jokatu zituen Pro D2n.[2] 2020-2022 bitartean, Nationalen jokatu zuen, Tarbesen. 2022ko maiatzean, bi urterako kontratua sinatu zuen Pro D2ko RC Vannesekin.[3]

Aitatxi bat amaiurtarra baitu, Nafarroa Garaikoa, Espainiako selekzioan jokatzen ahal du. 2024ko martxoaren 3an egin zuen debuta, Lisboan, Portugalen aurka.[4]

Ibilbidea aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ximun Bessonart. all.rugby (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).
  2. RC Vannes. Le pilier formé à Biarritz Ximun Bessonart signe pour deux saisons. Ouest-France, 2022ko maiatzak 5, ouest-france.fr (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).
  3. Bauthier, Mathilde. Espelette: Ximun Bessonart, un pilier plein de piment. SudOuest, 2024ko otsailak 24, archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).
  4. Contreras, Rodrigo. Ximun Bessonart: "Estoy con España gracias a Martín Alonso". relevo.com (Noiz kontsultatua: 2024-3-4).

Kanpo estekak aldatu