Xilografia zurezko xafletan grabaturiko hitzak edo irudiak inprimatzea da. Grabatuak egiteko prozedurarik zaharrena da; Txinan, VI. mendean hasi zen erabiltzen, eta Europan XII. mendearen inguruan zabaldu zen. Xilografia oso geldiro zabaldu zen, XIV. mendea arte irudien azalpen gisako testuak inprimatzen baitziren soilik; orriak alde bakarretik inprimatzen ziren, eta gero bata besteari itsasten zitzaizkion, binaka. Tipografia agertu zenean erabat bazterrera gelditu zen prozedura hau, eta gaur egun edizio bereziak egiteko soilik erabiltzen da.

XVI. mendeko grabatzailea, matrizea grabatzen

Xilografia egiteko, testua edo irudia eskuz lantzen da zurezko xaflan. Normalean, orrialde bakoitzeko matrize bat erabiltzen da. Ondoren, tinta eman eta euskarriaren kontra (paperaren kontra, adibidez) zanpatuz, erliebearen inpresioa lortzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu