Xiamengo Autobus Azkarra

Xiamengo Autobus Azkarra edo "Bus Rapid Transit" (txinera sinplifikatuz: 厦门快速公交系统), Xiamen hiriko autobus linea berrien sareko autobusek duten izena da.

Ezaugarriak aldatu

Xiamenek metroa eraikitzeko biztanleria nahikorik ez duela eta, hiriko agintariek herritarrak leku batetik bestera garraiatzeko sistema eraginkor bat bilatu behar izan zuten. Horrela, hiriaren erdialdea bidezubien bitartez zeharkatzen duen autobusak igarotzeko errepidea eraiki zuten.

Geltokiak edozein metrok dituenaren berdinak dira, eskilara mekaniko eta bidaitxartela sartzeko makina eta guzti. Bidaiaren kostua, egindako distantziaren araberakoa, eta autobusak aire girotua duen ala ez aldatzen da.

Ibilbideak aldatu

Gaur egun autobusek hiru ibilbide egiten dituzte:

  • BRT 1: Xiamengo Trenbide geltokitik Jimeira. 33,4 kilometro luze eta 21 geltoki.
  • BRT 1 Lotunea: No.1 Porten hasi eta Wenxing Dong kaleraino heltzen da. 18,7 kilometro luze eta 17 geltoki.
  • BRT 2: Xiamengo Gaoqi Nazioarteko Aireportutik Xikeraino. 15,3 kilometro luze eta bederatzi geltoki.

Etorkizuna aldatu

Etorkizunean beste bi edo hiru ibilbide berri eraikitzea espero da. Horrez gain, hiriko biztanleria haziz doala ikusita, baliteke etorkizunean autobusen ordez trenak jartzea, hirigunean eraikitako bidezubietaz baliatuta.

Kanpo estekak aldatu