Xeroftalmia

Begiko kornea lehortzea, A bitaminaren ezak eragindakoa eta ikusmena galtzea dakarrena

Xeroftalmia (grezierazko ξηρός, xerós (lehor) eta οφθαλμός, ophtalmós (begi) hitzen lotunea) begietako gaixotasun bat da. Konjuntibaren lehortasun iraunkorra eta kornearen opakotasuna dira bere ezaugarririk nabarmenenak.

Xeroftalmia
Deskribapena
Motaconjunctival degeneration (en) Itzuli, begi lehorren sindromea
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE50.6-E50.7
GNS-9-MK264.6-264.7
GNS-10E50.6-E50.7
GNS-9264.6-264.7
DiseasesDB34035
MedlinePlus000426
eMedicine000426
MeSHD014985D014985
Disease Ontology IDDOID:10138
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Malko guruinen funtzioa jeisten delako gertatzen da, malko gutxiago sortzea eragiten duena.

Arrazoiak aldatu

Hantura kronikoek (trakomak) edota A bitamina ezak eragina da, gehienetan.[1] Edonola ere, arrazoi askok eragin dezakete xeroftalmia. Heldu nagusietan ohikoagoa da. Jarraian, gaixotasun hau eragin dezaketen gaixotasun batzuk aipatzen dira:

Sintomak aldatu

Gaixotasuna aurrerantz joan ahala, kornea sendotu egiten da eta ikusmen zorroztasuna jaitsi. Xeroftalmiaren beste sintoma batzuk begietan erredura sentsazioa, gorputz arraro sentsazioa, hazkagura, malkarrak eta konjuntibaren gorritasuna dira.

Diagnostikoa aldatu

Malko isurtze falta diagnostikatzeko Schirmerren proba bat egiten da, beheko betazalean paper lehortzaile zati bat jarri eta malkoekin paperaren ze luzera bustitzen den ikustean datzana.

Tratamendua aldatu

Tratamendua, gaixotasun hau eragiten duen oinarrizko gaixotasunarenari dagokio. Kortikoideak eraginkorrak izan daitezke gaixotasunaren hasierako faseetan. A bitaminaren gutxiegitasuna frogatzen denean, bitamina hau gehigarrietan ematen da. Pilokarpina malko isurtzea handitzen duen botika bat da. Lehortasuna hobetzeko erabiltzen diren prestaketa batzuk (malko artifizialak), hipromelosa eta karbomerozko gelez osatuak daude, konjuntiban ematen direnak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu