Xanpainera (champaignat) Oïl taldeko erromantze hizkuntza bat da.

Xanpainera
Oïl hizkuntzak. Xanpainera, erdialde-ekialdean.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Frantzia
 Belgika
HiztunakDaturik gabe
OfizialtasunaInon ez
EskualdeaXanpaina, Valonia
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Oïl hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologcham1332
Linguasphere51-AAA-hg
UNESCO1520

Hizkuntzaren estatusari dagokionez, Frantziako erregio-hizkuntzetako bat da eta Valonian (Belgika) erregio-hizkuntza endogenoen dekretuan jasota dago. Alta, xanpainerak ez du idaztarau ofizial edo onarturik. Frantsesaren eragina dela eta, ia desagertua dago.

Hedapena aldatu

Xanpainera Frantzian mintzatzen da nagusiki, Xanpainako eskualdean (Xanpaina-Ardena eskualde administratiboa), Givetetik (non valoiera mintzatzen den) Aisne (Pikardia), Sena eta Marne (Île-de-France) eta Yonnera arte (Borgoina). Valoniako (Belgika) bost udalerritan ere hitz egiten da: Membre, Bohan, Bagimont, Pussemange eta Sugny (Vresse-sur-Semois kantonamenduaren hegoaldea, hain zuzen ere). Luxenburgoko hegoaldean ere hiztunak ditu.

Literatura aldatu

Egun idaztarau onartu eta bateraturik ez du; horrela, modu idatzian oso gutxi erabiltzen den hizkuntza da.

XII. mendeko Chrétien de Troyes idazlearen lanetan xanpaineraren eragina bada ere, xanpaineraz kontzienteki idatzitako lehen literatura XVI. mendekoa da. Le Bontemps de Carnaval de Chaumont obra 1660an berriz argitaratu zuten. Bertan, frantsesa erabiltzen da erregearen mezularien ahotan, eta xanpainera Xanpainako biztanleenean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu