Xake produkzioak euskal antzerki taldea da, Tolosan egoitza duena.

Ibilbidea aldatu

Kepa Errasti eta Xabier Ormazabalek 2014 urtean Aitona mantangorria laburmetraia atera ondoren 2015ean Xake produkzioak sortu zuten.

2016an estreinatu zuten aurreneko lana, Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortega aktore izan ziren, eta Getari Etxegarai zuzendaria. XVIII. Donostia Antzerki Saria irabazi zuen antzezlanak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko sari horrek 2017an helduentzat Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onenari eman zion.[1]

2018ko maiatzaren 4an bigarren lana estreinatu zuten: Lur.

Lanak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Donostia Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
  2. (Ingelesez) Antzokia, Teatro Arriaga. «Mami Lebrun - Teatro Arriaga» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
  3. «Xake produkzioak: "Lur"» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu