Xabier Viar

Arte-kritikaria, idazlea

Xabier Viar Olloki (gaztelaniaz: Javier Viar) (Bilbo, 1946-Ibidem, 2021eko urriaren 28) arte espezialista, idazlea eta kritikaria, 2002tik 2017ra Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan zen.[1]

Xabier Viar
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1946
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko urriaren 28a (74/75 urte)
Jarduerak
Jarduerakarte-kritikaria, idazlea eta farmazialaria

Biografia aldatu

Viarrek Madrilgo Complutense Unibertsitatean Farmazia ikasketak egin zituen, 1969an bukatuz. 1972tik arte kritikari gisa komunikabide desberdinetan idazten hasi zuen; aktibitate hau bizitza osoan egin zuen. Komisario gisa erakusketa ugari antolatu zituen, besteak beste, Rafael Ruiz Balerdiri, Eduardo Chillidari, Carmelo Ortiz de Elgeari, Bixente Ameztoiri eskainitakoak. XX. mendeko 80. hamarkadan Bizkaiko Farmazilarien Elkargo Ofizialaren presidentea izan zen. Urte horietan ere, Arte Ederren Museoaren Patronatuaren partaidea izan zen. 1985ean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Kontseilariaren Aholku Batzordearen partaidea izendatu zuten. 1991tik 1994ra Guggenheim Museoaren erosketen batzordearen kolaboratzaile izan zen. 1991tik 2001 arte Arte Ederren Museoaren Administrazio-batzordean aritu zen. 2002an museo horren presidentea izendatu zuten, 2017 arte. Azken urte horretan zuzendaritza Migel Zugazaren eskuetara itzuli zen.

2008an, Frantziako Kultura Ministerioak Arte eta Letren Ordenaren kondekorazioa eman zion.[2]

Obra aldatu

  • 2021: Hijos de la angustia, arteari buruzko idazlanak.
  • 2009: Pacho Gaminde. La sombra de Sócrates (biografia)
  • 2003: Ciudad en cauce/Hiria Uhaskan 1970-2002 (poesia)
  • 1992: La muerte de la novia. Pio Baroja saria 1991 (eleberria)
  • 1992: La agonía del ángel (eleberria)
  • 1992: La muerte de la novia, Irun saria 1992 (eleberri laburra)
  • 1991: La sangre del doral, Pio Baroja saria (eleberria)
  • 1989: El Paraíso a cambio (poesia)

Halaber, antologia desberdinetan parte hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu