XLIFF

itzulpen memorien ohiko fitxategi formatua

XLIFF formatua (XML Localisation Interchange File Format) itzulpen-memoriak trukatzeko erabiltzen den formatua da. Zenbait software enpresa handik (Novell, Oracle, Sun, IBM...) sustatutako formatua da. XLIFF OASIS barruan sartuta dago 2002. urtetik. XLIFFek hizkuntza ezberdinetan dauden testu-zatiak gordetzen ditu XML formatuan, gero berrerabili ahal izateko itzulpen berriak egiten direnean.

Formatua aldatu

XLIFFen formatua TMX formatuan inspiratuta dago. Etiketarik garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • <trans-unit> (translation unit) -> itzulpen-unitate bakoitza gordetzen du, hizkuntza bietarako
  • <source> -> sorburu edo jatorrizko hizkuntzan dagoen testua gordetzen du
  • <target> -> helburu-hizkuntzan dagoen testua gordetzen du
  • <alt-trans> -> beste hizkuntza batzuetarako itzulpenak gordetzen ditu

Adibidea aldatu

XLIFFaren oinarrizko unitatea hau da:

 <trans-unit id='hi'>
 <syntaxhighlight lang="text">Hello world
 <target>Bonjour le monde</target>
  <alt-trans>
   <target xml:lang='eu'>Kaixo mundua</target>
  </alt-trans>
 </trans-unit>

Kanpo estekak aldatu