XIII (komikia)

XIII (komikiak)» orritik birbideratua)

XIII komiki sail bat da, Jean Van Hammek (gidoia) eta William Vancek (ilustrazioak) egina. Jatorria Belgikan du. Argumentua Robert Ludlum idazlearen The Bourne Identity (1980) izeneko nobelan dago oinarritua, eta memoria galdu duen gizon baten istorioa kontatzen du. Gizon horrek, XIII-k, bere iraganari eta identitateari buruzko informazioa aurkitu nahian, zenbait konspirazio politikotan korapilaturik dagoela jakinen du, eta horiek argitzen saiatuko da.

XIII (komikia)
Jatorria
Egilea(k)Jean Van Hamme (en) Itzuli, Yves Sente eta William Vance
Argitaratze-data1984
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaDargaud Benelux (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Emanaldia
Hasiera-data1984
Fikzioa

Istorioa Le Journal de Spirou aldizkarian argitaratu zen lehenik, emanaldika, eta gero Dargaud argitaletxeak albumetan kaleratu zuen. Lehenengo albuma Le jour du soleil noir (Eguzki beltzeko eguna) izan zen, 1984an kaleratua. 2007an Le Dernier Round (Azken round-a) argitaratu zen, saga ixten duen albuma. Handik urtebetera, komikiaren spin-off bat atera zen merkatura: XIII Mystery. Bertan sagaren pertsonaia garrantzitsuenen ibilerak kontatzen dira. 2003an, lehenengo 5 albumetako argumentua bideo-joko formatura egokitu zen, eta honek ere XIII izena hartu zuen. 2008an telebistarako telesail laburra estreinatu zen, Stephen Dorff eta Val Kilmer protagonista zituena. 2011n, beste telesail bat agertu zen komikian oinarritua. Horretan Stuart Townsend izan zen protagonista.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Amerikako ekialdeko kostaldeko herri bateko itsaslabarretan, gizon bat aurkitzen du arrantzale zahar batek, konorterik gabe. Gizonak buruan bala-zauria duen arren, bizirik dago, baina memoria galdu egin du guztiz; ez du deus gogoratzen, ez bere bizitzaz, ez bere iraganaz.

Erantzun bila hasteko dituen arrasto bakarrak bi dira: ezkerreko lepauztaiaren azpian duen tatuajea, XIII zenbakia agertzen duena (13, bere identitate-zeinu nagusitzat hartuko duen zenbakia), eta borrokarako abilidade eta gaitasun apartak, profesional batenak. Azken horien jabe zenik ez du jakinen, erabiltzeko premian dagoen arte.

Horrela hasiko da bilaketa amaigabea. Bilaketa hori korapilatu eginen da, gero eta bilbe gehiago agertzen direlako, ustez protagonista inplikatzen dutenak: AEBn erregimen berria inposatzeko konspirazio bat, Erdialdeko Amerikako herrialde txiki bateko mugimendu iraultzailea... Bidean aurkituko dituen zenbait aliaturen laguntzaz, bilbeetako batzuk argitzea lortuko du, eta, aldi berean, bere identitatea sortzen duen puzzle konplexua osatzen joanen da. Behin baino gehiagotan, ordea, berritik hasi beharko du, istorioaren bat-bateko norabide aldaketa harrigarriak direla eta. Istorio osoan zehar, airean galdera bat egonen da: nor da benetan XIII?

Pertsonaia nagusiak aldatu

XIII: protagonista nagusia da, eta bere inguruan dago eraikia istorioa. Memoria guztiz galdua du, hondartza batean konorterik gabe aurkitu zutenetik. Baina izugarrizko abilidadea du borrokarako, eliteko entrenamendu bati esker garatua, dudarik gabe. Gainera, beste trebezia batzuk ere baditu; eskiatzen badaki, eta gazteleraz ezin hobeki mintzatzen da. Ez daki zein den bere identitatea, baina, aldi berean, identitate asko ditu: Alan Smith, Steve Rowland, Jason MacLane, Kelly Brian... Izen hauekin guztiekin izan da identifikatua, baina bere benetako identitatea, gaur artean, eta beretzat ere, misterioa da.

Jones: neska militar erakargarria, eta, itxura hauskorrekoa izanagatik ere, izaera gogorrekoa. XIIIren aliatu nagusia. Unerik erabakigarrienetan hartzen du parte istorioan, ustekabean, eta horrek protagonistaren aingeru guardako bihurtzen du. XIIIrengan adiskiderasuna baino gehiago sentitzen du, baina hura ez omen da ohartzen.

Ben Carrington: armadako generala, izugarri lagunduko dio XIIIri bere identitatea bilatzen.

Kim Carrington: Carrington Generalaren alaba, eta XXen Konspirazioan pertsonaia nagusienetako bat. Organizazioan infiltratuta dago, XVII zenbakia du. Konspirazioa desegiteko asmotan, gure protagonista bere senartzat pasarazten du, Steve Rowland, Konspirazioko XIII.a. Istorioan zehar, behin baino gehiagotan agertzen eta desagertzen da.

Albumak (tituluak frantsesez eta Frantziako argitaratze-datak) aldatu

  1. Le Jour du soleil noir, 1984
  2. Là où va l'Indien..., 1985
  3. Toutes les larmes de l'enfer, 1986
  4. S.P.A.D.S., 1987
  5. Rouge Total, 1988
  6. Le Dossier Jason Fly, 1990
  7. La Nuit du 3 , 1990
  8. Treize contre Un, 1991
  9. Pour Maria, 1992
  10. El Cascador, 1994
  11. Trois montres d'argent, 1995
  12. Le Jugement, 1997
  13. The XIII mystery : L'Enquête, 1999
  14. Secret Défense, 2000
  15. Lâchez les chiens!, 2002
  16. Opération Montecristo, 2004
  17. L'Or de Maximilien, 2005
  18. La Version irlandaise, 2007
  19. Le Dernier Round, 2007

Kanpo estekak aldatu