Wright anaiak, Wilbur (Millville, Indiana, 1867ko apirilak 16 - Dayton, Ohio, 1912ko maiatzak 30) eta Orville (Dayton, Ohio, 1871ko abuztuak 19 - Dayton, Ohio, 1948ko urtarrilak 30), estatubatuar hegazkin egileak eta hegazkin pilotuak izan ziren. Hegazkinaren asmatzailetzat hartzen dira.

Wilbur Wright Wilbur Wright
Wilbur Wright
Orville Wright
Wright Flyer I.a-ren lehen hegaldiaren argazki ofiziala. 1903ko abenduak 17.

Gaztetandik arduratu ziren hegazkingintzaz; lehen hegazkina higikunde bertikaleko egin zuten, alboko eta horizontaleko ardatzen printzipioan oinarritzen zen; ondorengo urteetako hegazkingintzan eragin handia izan zuen oinarri horrek. XX. mende hasieran zenbait hegazkin diseinatu zuten eta 1903-1905 urteetan autopropultsioan oinarritutako lehen hegaldiak egin zituzten[1]. 1908. urtean Estatu Batuetako gobernuak onartu egin zuen anaiek diseinaturiko hegazkina.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu