World of Dance
World of Dance Kaliforniako (AEB) dantza konpainia bat da, 2008 urtean sortutakoa.
World of Dance | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Egoitza nagusia | Cerritos (Kalifornia) |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 2008 |
Bestelakoak | |
Webgunea | http://www.worldofdance.com/ |
Konpainia honek World Of Dance Tour deituriko txapelketa antolatzen du. Amerikako Estatu Batuetan, kaleko dantza (street dance) eta koreografia arteari garrantzia ematen dion txapelketa handiena antolatzen du.
Moda aldatu
Urtez urte, moda markak gonbidatuak dira World of Dance Tour-era haien produktuak, nola, zapatak, arropa eta gainerakoak sustatzeko ikusleen artean. Janzkera honakoa da: praka jausiak, kirol prakak (batzuk pirata motakoak, beste batzuk motzak baina belaun azpitik...). Leggin, militar botak, izerditako handiak eta elastikoak, edo kirol bularretakoak soilak. ere ohikoak dira dantza munduan.
Txapelketa aldatu
Urtero izaten da bi modalitateko txapelketa bat: bakarlari eta taldekakoa, AEB osotik Tour bat egiten da. Leku bakoitzeko, dantzari bat hautatzen da eta txapelketa nagusira bidaltzen dituzte. Txapelketa nagusia ospatzen denean dantzazale asko bertara joaten dira haien idoloak ikusteko.
Bideo programa aldatu
Astero, YouTubeko kanal batean argitaratzen dute bideo bat dantzari buruzko informazioarekin, Aurkezleak dantzari profesionalak izan ohi dira.
Dantzariak aldatu
World of Dance txapelketan leihatu duten dantzari ugari, parte hartu dute Estatu Batuetako telebistetan eman diren saioetan parte hartu dute. Horien artean, ezagunena, America's Best Dance Crew delakoa da. Gainera, bertako irabazleak, parte-hartzaile izateaz gain, epaile eta gonbidatuak izan dira.