World Marathon Majors

World Marathon Majors (WMM) munduko maratoi lasterketa nagusiek osatzen duten lasterketa multzoa da.

New Yorkeko maratoia 2005eko edizioan.
Berlingo maratoia 2015eko edizioan.

Zortzi frogek osatzen dute, hauetatik sei urtero jokatzen dira munduko hiri esanguratsuetan. Gainerako biak Munduko Atletismo Txapelketako eta Olinpiar Jokoetako maratoi probak dira.

Maratoiak aldatu

Garaia Maratoia Lehen ekitaldia
Otsailean   Tokioko maratoia 2007 (1979)¹
Apirilean   Bostongo maratoia 1897
Apirilean   Londresko maratoia 1981
Irailean   Berlingo maratoia 1974
Urrian   Chicagoko maratoia 1977
Azaroan   New Yorkeko maratoia 1970
2 urtean behin Munduko Atletismo Txapelketa
4 urtean behin Olinpiar Jokoak 1896
  • ¹ Tokioko maratoia 1979 urtean abiatu zen baina 2007an izan zen onartua World Marathon Majors multzoan.

World Marathon Majors Series aldatu

2006tik aurrera bi denboralditan jokaturiko sei proben arteko sailkapena egiten da (Tokiokoa 2013tik aurrera) eta Olinpiar Jokoak edo Munduko txapelketa jokatzen denetan ere hauek sartzen dira. 2020. urtean hainbat maratoi bertan behera gelditu ziren COVID-19 pandemiaren erruz eta 2019-2021 arteko probak sartzea erabaki zen. Kenyarrak izan dira nagusi hala gizonezkoetan nola emakumezkoetan. Aipatzekoa da Eliud Kipchogek bost aldiz irabazi duela.

Hasiera batean bi urtetako lau emaitzarik onenak hartzen ziren kontutan baina 2015etik aurrera bi emaitzarik onenak hartzen dira koktutan. Sailkapenean sartzeko atleta bakotzak bi urteetan gutxienez maratoi bate egina izan behar du. Irabazleak 25 puntu jasotzen ditu, bigarrenak 16p, hirugarrenak 9p, laugarrenak 4p eta bosgarrenak puntu bakarra.

Gizonezkoak
Denboraldia Txapelduna Puntuak Oharrak
2006-07   Robert Kipkoech Cheruiyot 80 p
2007-08   Martin Lel 76 p
2008-09   Samuel Wanjiru 80 p
2009-10   Samuel Wanjiru 75 p
2010-11   Emmanuel Mutai 70 p
2011-12   Geoffrey Mutai 75 p
2012-13   Tsegaye Kebede 75 p
2013-14   Wilson Kipsang 76 p
2014-15 ez
2015-16   Eliud Kipchoge 50 p
2016-17   Eliud Kipchoge 50 p
2017-18   Eliud Kipchoge 50 p
2018-19   Eliud Kipchoge 50 p
2019-21   Albert Korir 41 p
2022   Eliud Kipchoge
Emakumezkoak
Denboraldia Txapelduna Puntuak Oharrak
2006-07   Gete Wami 80 p
2007-08   Irina Mikitenko 65 p Gete Wamirekin (ETI) berdinduta.
Bozketa bidez erabaki zen txapelduna.
2008-09   Irina Mikitenko 90 p
2009-10   Irina Mikitenko 55 p
2010-11   Edna Kiplagat 60 p Liliya Shobukhova (RUS) dopingagatik deskalifikatua.[1]
2011-12   Mary Keitany 65 p
2012-13   Priscah Jeptoo 75 p
2013-14   Edna Kiplagat 65 p Rita Jeptoo (KEN) dopingagatik deskalifikatua.[1]
2014-15 ez
2015-16   Mary Keitany 41 p Berdinketa Mare Dibaba (ETI) eta Helah Kiprop (KEN) atletekin.
Bozketa bidez erabaki zen txapelduna.
2016-17   Edna Kiplagat 41 p Jemima Sumgong (KEN)dopingagatik deskalifikatua.[1]
2017-18   Mary Keitany 41 p Tirunesh Dibaba (ETI) berdinduta.
Bien arteko postuen arabera erabakia.[2]
2018-19   Brigid Kosgei 50 p
2019-21   Peres Jepchirchir
  Joyciline Jepkosgei
50 p
2022   Gotytom Gebreslase

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) «Champions» www.worldmarathonmajors.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
  2. (Ingelesez) «Series XI champions crowned in London» www.worldmarathonmajors.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

Kanpo estekak aldatu