Wookieeak Star Wars film sagako arraza bat dira, bere lehen agerpena THX 1138 filmean aipamen bezala den arren.

Wookieerik ezagunena Chewbacca da, Han Soloren kidea. Beste wookiee ezagun batzuk Lowbacca, Tyvokka, Zaalbar, Chuundar, Attichitcuk, Tarfful, Mallatobuck, Lumpawarrump, Chalmun, Snoova eta Hanharr dira.

Ezaugarriak aldatu

Wookieek bi metro baino gehiagoko altuera eta euren gorputza osorik estaltzen duen ilaje sendoa dute. Espezie xalo bat da, baina teknologiari buruzko ezagutzak dituztena. Gerlari eta mekanikari abilak, nahiago dute euren familiarekin bizitza sinple bat izan, honek ondoko sistemekin harreman arin bat izatea eta foro diplomatiko ezberdinetan parte hartzea eragozten ez dien arren.

Kashyyyk planetakoak, Senatu Galaktikoan Yarua senatariak ordezkatzen ditu.

Testuingurua aldatu

Klon Gerretan Kashyyykeko gudua gertatu zen, non wookiee soldadu ugari eta biztanleriaren zati bat euren lurraldea eta baso sakratuak defendatzen hil ziren.

Sistema Independenteen Konfederakuntzaren gudu droideen aurka borrokatu zuen wookiee soldadu bakoitza, ohoratua eta gurtua izan zen.

Inperio Galaktikoaren iritsierarekin lege martziala abiarazi zen bere munduan eta esklabu bihurtuak izan ziren.

Kanpo estekak aldatu