Wolverine Marvel Comics argitaletxeko superheroia da, X-Men taldeko kidea. Pertsonaia, fikzioan, XIX. mendean jaio zen Kanadan, James Howlett izenarekin. Ondoren, Logan izenarekin ere ezaguna egin zen. Denboraren poderioz, pertsonaiak istorioa eta ezaugarri propioak garatu zituen.

Wolverine
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaLen Wein (en) Itzuli eta John Romita Sr.
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaJames Howlett
JaiotzaAlberta, 1830(e)ko hamarkada
HerrialdeaCanada (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Garaiera5,25 ft
Pisua195 lb
Jardueramilitarra
instructor (en) Itzuli
tabernaria
bouncer (en) Itzuli
espioia
Mertzenarioa
marinela
meatzaria
superheroia
Ilearen koloreaile beltz
Familia
AitaThomas Logan
Ezkontidea(k)Viper (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Jean Grey
Storm (Marvel Comics)
Mariko Yashida (en) Itzuli
Silver Fox (en) Itzuli
Native (en) Itzuli
Yukio (en) Itzuli
Mystique (Marvel Comics)
Domino (en) Itzuli
Elektra (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Senideak
Bestelakoak
Superbotereaazkar sendatzea, super-zentzumenak, super-erreflexuak eta azkartasuna, super-indarra, superhuman longevity (en) Itzuli eta extrasensory perception (en) Itzuli
KirolaKarate
EtsaiakSabretooth (Marvel Comics), Romulus (en) Itzuli, Lady Deathstrike (en) Itzuli, Baron Strucker (en) Itzuli, Silver Samurai (en) Itzuli, Omega Red (en) Itzuli, William Stryker (en) Itzuli, Bloodscream (en) Itzuli, Cyber (en) Itzuli, Geist (en) Itzuli, Kenuichio Harada (en) Itzuli eta Ogun (en) Itzuli

Izatez, basa sena du. Barneko hezurdura Adamantium izeneko gaiaz estalia du eta atzapar bilkorrak erakusten ditu; bere burua berehala sendatzeko ahalmena ere badu. Ahalmen horri, hain zuzen, zor dio ikaragarrizko bizitza-luzera.

Lehenengo aldiz 1974 urtean azaldu zen komikian, The Incredible Hulk#180 argitaratzean. Sortzaileak Len Wein eta Herb Trinble komikileak izan ziren. John Romita Sr-ek ere parte hartu zuen sorrera horretan. 1975 urtean X-Men talde kide gisa azaldu zen, Charles Xavierrek bildutako mutanteen artean. Ondoren, Jean Grey Institutua abiatuta, hango mutante berrien irakasle eta zurtoina gisa ikusiko dugu. X-Men Taldeko gidoiak Chirs Claremont gidoilariak eta John Byrne komikilariak elkar lanean egiterakoan, gero eta nabarmenagoa izan zen Wolverine pertsonaiaren arrakasta. Azkenean, 1982 urtean hasi zen serie propioa argitaratzen bere izenarekin.

Gidoilari eta marrazkilari ezberdinek pertsonaiaren bertsio propioak egin dituzte. Besteak beste, gidoilarien artean, Peter David, Archie Goodwin, Larry Hama eta Mark Millar ditugu. Marrazkilarien artean, bestalde, John Buscema, John Byrne, Marc Silvestri, Adam Kubert edo John Romita Jr.

Komikiez gain, pertsonaiak ibilbidea luzea egin du, moldaketa zinematografikoak eta bideo-jokoak egin baitira komikian oinarrituta.

Kanpo estekak aldatu