Winona Ryder

aktore estatubatuarra

Winona Laura Horowitz, ezagunagoa Winona Ryder ezizenaz, (Olmsted konderria, Minnesota 1971ko urriaren 29a) aktore estatubatuarra da. Bere debuta Lucas filmean izan zen, 1986an, baina bere lehenengo paper garrantzitsua Lydiarena izan zen, Beetlejuice (1988) filmeko nerabe gotiko bat. Oscar sarira nominatuta egon da eta Urrezko Globo bat irabazia du.

Winona Ryder

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWinona Laura Horowitz
JaiotzaWinona (Minnesota)1971ko urriaren 29a (52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Hezkuntza
HeziketaAmerican Conservatory Theater (en) Itzuli
Petaluma High School (en) Itzuli 1989)
Hizkuntzakingelesa
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea eta ekoizlea
Altuera1,61 metro
Lantokia(k)Los Angeles
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Winona Ryder
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

IMDB: nm0000213 Allocine: 5479 Rottentomatoes: celebrity/winona_ryder Allmovie: p62446 TCM: 167917 Metacritic: person/winona-ryder TV.com: people/winona-ryder
Facebook: WinonaRyder iTunes: 2024666 Last fm: Winona+Ryder Musicbrainz: 81fbaa16-9a5d-4391-bc25-6b66b16a2d3f Discogs: 617847 Allmusic: mn0002990789 Edit the value on Wikidata

2000 urtean Hollywood, Kaliforniako Ospearen pasealekuan izar bat jarri zuten bere izenarekin.

Bizitza pribatua aldatu

Winona Laura Horowitz jaio zen Winona izeneko herrian, Minnesotan. Aita judua du eta Winonak ere bere burua judutzat identifikatu izan du[1].

10 urterekin familia Kaliforniara aldatu zen, eta eskola jazarpena jasan zuen hango eskoletan, baita institutuan nerabetan jada bere lehen arrakasta, Beetlejuice, kaleratu ondoren ere[2].

Harremanak aldatu

Rob Lowe aktorearekin maitasun erlazio bat izan zuen bere karreraren hasieran, 1987an. Beranduago Christian Slater aktorearekin egon zen urte batetan zehar (1988-1989).

Bere harreman ospetsuena Johnny Deppekin izandakoa da, 3 urte iraun zituena (1990-1993). Erlazioan zehar, Johnny Deppek "Winona Forever" (Winona betiko) zioen tatuaje bat egin zuen besoan; banandu ondoren aldaketa bat egin zion "Wino Forever" (betiko mozkorra) esan zezan.

1994an Dave Pirner musikariarekin, Soul Asylum taldeko kidearekin, irteten hasi zen 1996ra arte. Matt Damon izan zuen bikote gisa 1998tik 2000. urtera arte, Gwyneth Paltrow aktoreak aurkeztu ondoren.

2000 hasieran Julien Rivas, Pete Yorn eta Beck abeslariekin irteten aritu zen. 2003an Jay Kay izan zuen bikote gisa, Jamiroquai-ko liderra. 2003-2004 bitartean Page Hamilton, Helmet metal taldeko abeslari eta gitarjolearekin egon zen.

2006an Henry Alex-Rubin zinema zuzendariarekin maitasun istorio labur bat izan ondoren, 2007an Blake Sennet-ekin, Rilo Kiley taldeko gitarjolearekin egon zen urtebete.

2011tik Scott Mackinlay Hahn moda diseinatzailea izan da bere bikotea, Rogan, Egan eta Loomstate marken kofundatzailea dena.

Atxiloketa aldatu

2001eko abenduaren 12an lapurretagatik atxilotua izan zen, Beverly Hills hirian, Kalifornian. 5500 dolar balio zuten diseinatzaile arropak eta osagarriak Saks Fifth Avenueko almazen batetik lapurtzea leporatu zioten. Azkenik, lapurtutakoa ordaintzea onartu zuen. Pasarte honetan zehar, legez kanpoko drogak kontsumitu zituela ere esaten da. Urte bat beranduago, 2002an, hiru urteko askatasun baldintzatua ezarri zitzaion, 480 ordu komunitate-lanean, 3700 dolarreko isuna, 6355 dolar lapurtutakoa itzultzeko eta tratamendu psikologikoa jasotzeko eskaera. 2004ko ekainaren 18an karguak deuseztatu zitzaizkion.

Lapurreta eta sei urte beranduago, lapurtzeagatik ez zela errudun sentitzen esan zuen, ez zuelako inor zauritu.

Filmagintza aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Zinema zuzendaria
1986 Lucas Rina David Seltzer
1987 Square Dance Gemma Dillard Daniel Petrie
1988 Beetlejuice Lydia Deetz Tim Burton
1969 Beth Karr Ernest Thompson
1989 Heathers Veronica Sawyer Michael Lehmann
Great Balls of Fire! Myra Gale Lewis Jim McBride
1990 Welcome Home, Roxy Carmichael Dinky Bossetti Jim Abrahams
Edward Scissorhands Kim Boggs Tim Burton
Mermaids Charlotte Flax Richard Benjamin
1991 Night on Earth Corky Jim Jarmusch
1992 Bram Stoker's Dracula Wilhelmina "Mina" Murray/Elisabeta Francis Ford Coppola
1993 The Age of Innocence May Welland Martin Scorsese
The House of the Spirits Blanca Trueba Bille August
1994 Reality Bites Lelaina Pierce Ben Stiller
Little Women Josephine "Jo" March Gillian Armstrong
1995 How to Make an American Quilt Finn Dodd Jocelyn Moorhouse
1996 Boys Patty Vare Stacy Cochran
Looking for Richard Lady Anne Al Pacino
The Crucible Abigail Williams Nicholas Hytner
1997 Alien: Resurrection Annalee Call Jean-Pierre Jeunet
1998 Celebrity Nola Woody Allen
1999 Girl, Interrupted Susanna Kaysen James Mangold
2000 Autumn in New York Charlotte Fielding Joan Chen
Lost Souls Maya Larkin Janusz Kaminski
2001 Zoolander Bera Ben Stiller
2002 Mr. Deeds Babe Bennett/Pam Dawson Steven Brill
S1m0ne Nicola Anders Andrew Niccol
2003 The Day My God Died Narratzailea Andrew Levine
2004 The Heart Is Deceitful Above All Things Psikologoa Asia Argento
2006 The Darwin Awards Siri Finn Taylor
A Scanner Darkly Donna Hawthorne Richard Linklater
2007 The Ten Kelly LaFonda David Wain
Sex and Death 101 Gillian De Raisx Daniel Waters
Welcome Cynthia Kristen Dunst
2008 Water Pills Carrie Blake Soper
The Last Word Charlotte Morris Geoffrey Haley
2009 The Informers Cheryl Laine Gregor Jordan
Star Trek Amanda Grayson J. J. Abrams
The Private Lives of Pippa Lee Sandra Rebecca Miller
Stay Cool Scarlet Smith Michael Polish
2010 Black Swan Beth Darren Aronofsky
2011 The Dilemma Geneva Backman Ron Howard
2012 Frankenweenie Elsa Van Helsing Tim Burton
The Letter Martine Jay Anania
The Iceman Deborah Kuklinski Ariel Vromen
2013 Homefront Sheryl Mott Gary Fleder
2015

Experimenter

Sasha Menkin Milgram Michael Almereyda
2018 Destination Wedding Lindsay Victor Levin

Telesailak aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2016 - 2021 Stranger Things Joyce Byers Urrezko Globoetarako izendatua (Telesaileko emakumezko aktore onena - Drama)

Oscar Sariak aldatu

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1994 Emakumezko aktore onenaren Oscar saria Little Women Izendatua
1993 Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria The Age of Innocence Izendatua

Urrezko Globoak aldatu

Urtea Kategoria Filma Emaitza
2016 Telesaileko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama Stranger Things Izendatua
1993 Emakumezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globoa The Age of Innocence Irabazlea
1990 Emakumezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globoa Mermaids Izendatua

[3][4]

[5]

[6][7]

[8]

[9]

[10]

[11]

[12]

[13]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Winona Ryder claims Mel Gibson called her an 'oven-dodger'. 2010-12-17 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  2. (Ingelesez) «Bullies Called Winona Ryder a Witch After 'Beetlejuice'» Time (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  3. «Winona Ryder biography» web.archive.org 2007-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «Winona Ryder Biography, Bio, Profile, pictures, photos from Netglimse.com» web.archive.org 2007-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Staff, Hollywood com. (2001-03-19). «Winona Ryder Gets Her Own Star» Hollywood.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. (Ingelesez) Beetlejuice (1988). (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. «JVibe -->pop culture» web.archive.org 2006-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. «HFPA - Awards Search» web.archive.org 2008-02-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  9. (Ingelesez) Winona Ryder's eclectic career. 2002-11-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  10. «Results Page - Academy Awards® Database - AMPAS» archive.is 2013-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  11. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2007-07-18). «Winona Ryder asegura que tras su famoso robo no se sintió culpable» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  12. «The bumpy ride is over for Ryder - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  13. «Winona Ryder» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu