Willow (filma)
Willow (euskaraz Sahats) 1988ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Gidoia Bol Dolmanek idatzi zuen, George Lucasesn istorio batean oinarrituta. Filma honeta Val Kilmer, Joanne Whalley, Warwick Davis, Jean Marsh eta Billy Barty aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Sorginak, izaki bitxiak eta aztikeria nagusi diren aroa da. Bavmorda sorgin zitalaren (Jean Marsh) gazteluko espetxean emakumezko preso batek neskatotxo bat erdibitu berri du, profeziaren arabera Elora Danan izeneko haur horrek sorginaren aginteari amaiera emango omen dio, hortaz sorginak hura hiltzea beste asmorik ez du. Emaginak haurtxoa Bavmorda sorginarengandik babesteko berarekin batera gaztelatik urruti eramango du, baina sorginaren txakur zaintzaileek biak atzematera doazenean, emaginak haurtxoa salbatu asmoz saski batean sartu eta erreka batera jaurtiko du. Azken uneko ekintza honi esker, saskia errekan behera joan, denboraldi batez arriskutik kanpo gelditu eta nelwyns (jende txikia) izakien herri batera iritsiko da, bertan Willow (Warwick Davis) ausartak hartxoa alabatzat hartuko du.
Aktoreak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Willow filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Willow filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)