William Wallace Campbell

astronomo estatubatuarra

William Wallace Campbell (1862ko apirilak 11-1938ko ekainak 14) espektroskopian espezializatutako ingeniari eta astronomo estatubatuar bat izan zen. Royal Astronomical Societyko urrezko domina eta Henry Draper domina lortu zituen 1906an eta Bruce domina 1915ean.

William Wallace Campbell

Bizitza
JaiotzaHancock konderria (Ohio)1862ko apirilaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko1938ko ekainaren 14a (76 urte)
Heriotza moduasuizidioa: erorikoa
Familia
Ezkontidea(k)Elizabeth Ballard Campbell (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Joel Stebbins (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea
Lick behatokia
University of Colorado (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Nazioarteko Astronomia Elkartea
American Astronomical Society
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Prestaketa garaia aldatu

Campbellek bere ikasketak bere sorlekua zen Ohio estatuko eskola landatarrean hasi zituen. Bigarren hezkuntza amaitu ondoren urte betez lan egin zuen haurren irakasle bezala, Michiganeko Unibertsitatean ingeniaritza zibila ikasten hasteko sartu aurretik. Ikasten ari zen bitartean bere bizitzak bira bat eman zuen Unibertsitateko behatokiko laguntzaile bezala lanean hasi zenean. Astronomiarekin txunditua geratu zen, eta gai honi buruzko ahal bezain beste kurtso hartu zituen.

Karrera akademikoa aldatu

1886an graduatu ondoren Campbellek ezin izan zuen astronomiarekin zerikusia zuen lanik lortu, eta ondorioz Coloradoko Unibertsitatean matematika irakasle postu bat onartu zuen. Bi urte beranduago Michiganeko Unibertsitatera itzultzea eskaini zioten ingeniarientzako oinarrizko astronomia kurtso bat ematera, eta laguntzaile bezala behatokian, Coloradon jasotzen zuen soldataren erdiagatik. Campbellek onartu egin zuen.

1890eko udan borondatezko bezala lan egin zuen Lick behatokian. Han, James E. Keelerren babespean espektroskopia ikasi zuen. Hurrengo urtean Keeler ordezkatu zuen behatokiko astronomo karguan.

1900 eta 1930 bitartean Lick behatokiko zuzendaria izan zen, eta 1923 eta 1930 bitartean Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatea|Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko presidentea izan zen.

Lick behatokiaren estazio bat sortu zuen Txilen.

Zenbait espedizio egin zituen eklipseak jarraitzeko, 1922an gertatutako horietako bati esker gorputz masibo baten presentziaren ondorio den argiaren deflekzioa frogatu zelarik, Albert Einstein fisikari alemaniarraren Erlatibitate orokorraren teoriak aurresan zuena.

Bere buruaz beste egin zuen 1938ko ekainak 14an, 76 urte zituela.

Sariak eta ohoreak aldatu