William Howard Schuman (New York, AEB, 1910eko abuztuaren 4a - Ib., 1992ko otsailaren 15a) estatubatuar musikagile eta pedagogoa izan zen.

William Schuman
Bizitza
JaiotzaBronx eta New York1910eko abuztuaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1992ko otsailaren 15a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Juilliard School (en) Itzuli
Teachers College (en) Itzuli
Stern School of Business (en) Itzuli
Mozarteum
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, classical composer (en) Itzuli, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Juilliard School (en) Itzuli
Sarah Lawrence College (en) Itzuli
Antzerki Proiektu Federala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
sinfonia

williamschuman.org
IMDB: nm1767493 Musicbrainz: 63450091-fa4a-4d41-9c27-064fba0ae7a6 Songkick: 361495 Discogs: 926316 Allmusic: mn0001189879 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lehenengo Musikako Pulitzer Sariaren irabazlea (1943). Musika-ikasketak egin zituen, Roy Harris estatubatuar musikagilearekin. Eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen (1935-1945), Juillard Schooleko zuzendari izan zen (1945-1962), eta New Yorkeko Lincoln Centerko lehendakari (1962-1969) izendatu zuten.

Schumanen musikak erritmo eta harmonia-egitura bikaina du, eta sarritan tonu bat baino gehiago erabiltzen badu ere, ez du melodia galtzen. Bere obretako asko fuga eta kalejira tankerako musika molde barrokoetan idatzita daude.

Lanik aipagarrienak: American Festival Overture (1939), orkestrarako; piano eta orkestra txikirako kontzertu bat (1942); A Free Song (1943), Musikarako Pulitzer Sariaren irabazlea; Undertow (1945) eta Night Journey (1947) balletak; Credendum (1955), Estatu Batuetako gobernuaren enkarguz idatzitako lana; New England Triptych (1956); 10 sinfonia, kontzertuak, harirako 4 kuarteto, abesbatzetarako obrak eta zinemarako musika.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu