William Randolph Hearst

William Randolph Hearst (San Frantzisko (Kalifornia), AEB, 1863ko apirilaren 29a - Beverly Hills, AEB, 1951ko abuztuaren 14a) politikaria eta enpresaburua izan zen.

William Randolph Hearst

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1903ko martxoaren 4a - 1907ko martxoaren 4a
Barrutia: New York's 11th congressional district (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1863ko apirilaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBeverly Hills1951ko abuztuaren 14a (88 urte)
Hobiratze lekuaCypress Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaGeorge Hearst
AmaPhoebe Hearst
Ezkontidea(k)Millicent Hearst  (1903 -  1951ko abuztuaren 14a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
St. Paul's School (en) Itzuli
Harvard College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, erreportaria, argitaratzailea, Socialitea, enpresaburua eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Washington
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0372558 Find a Grave: 466 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Irudi satirikoa: Hearst eta Kubako auziaren gaineko eragina

Berrogeitik gora egunkariren eta aldizkari-sail baten jabea, besteak beste, New Yorkeko Morning Journal eta New York Americanen jabea. Kazetaritza sentsazionalista sustatu zuen, eta hartaz baliatu zen eragin handiko kanpainak bultzatzeko. Ezagunenetariko bat Estatu Batuek, Kubaren auzia zela medio, Espainiaren aurka aldarrikaturiko gerrarena da. Izan ere, Hearstek era guztietako hilketak egotzi zizkien espainiarrei egunkarietan; hala, hein handi batean, Estatu Batuen esku-hartzearen (1898) eragile izan zen.

Bide beretik, arrisku horia izenaz ezagutu zenaren zabaltzailea izan zen, Asia aldeko herrialdeetatik Mendebalderantz etor zitekeen arriskuarena, alegia. Politikan saiatu arren, ez zuen ondorio onik lortu.

Hearsten bizitza izan zen Orson Wellesen Citizen Kane filmaren inspirazio-iturria.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Randolph Hearst