William Morris (Walthamstow, Essex, 1834ko martxoaren 24a - Hammersmith, Londres, 1896ko urriaren 3a) margolari, idazle, marrazkilari eta sozialista libertario ingelesa izan zen.[1] Arts and Crafts mugimenduaren sortzailea izan zen.

William Morris

Bizitza
JaiotzaWalthamstow (en) Itzuli eta Londres1834ko martxoaren 24a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1896ko urriaren 3a (62 urte)
Hobiratze lekuaSt. George's Churchyard (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jane Morris  (1859ko apirilaren 26a -  1890)
Hezkuntza
HeziketaMarlborough College (en) Itzuli
Exeter College (en) Itzuli
(1853ko urtarrila -
Hizkuntzakesperantoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, poeta, diseinatzailea, diseinatzaile grafikoa, margolaria, zientzia-fikzio idazlea, politikaria eta ilustratzailea
Lantokia(k)Oxford
Lan nabarmenak
MugimenduaArts and Craftsa
sinbolismoa
Genero artistikoadecorative art (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSocial Democratic Federation (en) Itzuli
Socialist League (en) Itzuli

williammorrissociety.org
Musicbrainz: bf7f00c8-740d-4fd2-b2ff-3008fa498904 Discogs: 931744 Find a Grave: 11787 Edit the value on Wikidata

Prerrafaelismoaren baitan sailkatzen da, baina eragin handia izan zuen Art nouveau edo modernismoan, arkitekturaren eta teoria sozialisten harremanari buruzko idatzien bidez batez ere. Prerrafaelisten taldeko gainerako margolariek baino kezka handiagoa erakutsi zuen gizarte gaiekiko.

Urte batzuetan margolari gisa lan egin ondoren, elezaharretan oinarrituriko olerkiak idatzi zituen. Baina politika eta gizartea eraberritu beharra zegoela sinetsita, eta sozialismo utopikoaren bidetik, Erdi Aroko esku langintza berreskuratzea ikusi zuen lan molde kapitalistak gainditzeko bide bakar gisa. Horrela, 1861ean, Morris, Dante Gabriel Rossetti, Edward Burne-Jones, Ford Madox Brown eta Philip Webbek Morris, Marshall, Faulkner & Co. esku langintzako lantegia sortu zuten. 1875ean konpainiak Morris and Co. izena hartu zuen, jabe bakarra Morris zelako. Lantegi horretan beirateak, mosaikoak, tapizak eta oihalak egin ziren, eta Ingalaterrako dekorazioa eraberritu zuen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Morris