Wikiproiektu:2016ko Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena eta Bake-Itunak editatoia
Datorren larunbatean, uztailaren 9, Bake-itunak inguruko erronka eta editatoia aprobetxatuz, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko aurkezpena egingo da goizeko 11:00etan, gure lehendakari txit gorenaren eskutik: Xabier Armendaritz. Horretarako, Wikimedia Fundazioko Katherine Maherrek bideo bat grabatuko ditu elkartearen sorrera eta 250.000 artikuluak zoriontzeko.
Aurkezpenaz eta editatoiaz gain, 2016 Fundazioaren bitartez beste Wikipedietako jendea gonbidatzea izan dugu gurera etortzeko, batzuk hizlari bezala eta besteak editatoian lan egitera. Jendea oraindik konfirmatzen ari da baina wikipedia hauetako ordezkariak espero ditugu: galiziera, asturiera, espainola, katalana, okzitaniera, frantsesa, aragoiera... Ikusten duzuen bezala, aurkezpenaz eta editatzeaz gain, beste batzuk zer egiten duten ikusteko eta entzuteko aukera ona bada ere. Azpian egun horretarako programa osoa jartzen dut.
Data eta lekua aldatu
- Eguna: 2016ko uztailaren 9a.
- Lekua: Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan, San Telmo Museoaren ondoan jarriko den karpa handi batean.
Irekiera aldatu
11:00-11:30
- Wikimedia Fundazioaren ongi etorri mezua
- Euskal Wikilari Elkartearen aurkezpena (X. Armendaritz)
- Europako Kultura Hiriburutza (X. Paya)
- Bake-itunak erakusketaren aurkezpena
Editatoia aldatu
11:30-13:30 / 16:00-20:00
Norberak bere ordenagailu eraman beharko du. Wikifi askea egongo da eta helburua Bake-itunak erronkako artikuluak sortzea edo itzultzea izango da.
Bisita gidatua aldatu
13:30-14:15 San Telmo Museoan
18:00-18:45 Koldo Mitxelena Kulturunean
Hitzaldi laburrak (15 min) aldatu
16:00-17:15
- Haur literaturaren inguruko wikiproiektua: Liburutegia, Unibertsitatea eta Egoiliarra. Lore Agirrezabal (egoiliarra)
- Modernismoa eta Wikidata. Azterketa kasua. Esther Solé (Amical)
- GLAM, Wikiturriak eta lingua libre. Lucas Lévêque (Wikimedia France)
- Glaming Madrid. Rubén Ojeda (Wikimedia España)
- Maltesezko Wikipedia. Neville Borg (Maltako Wikimedia Komunitatea)
Hizlari bakoitza bere jatorrizko hizkuntzan hitz egingo du eta ingelesera aldiberekoan itzuliko da Interprest bitartez. Interprest software librea erabiliko den lehenengo aldia izango da. Komeni da aldez aurretik mugikorrean instalatzea egunean bertan arazorik ez gertatzeko. Oraingoz Androidentzat dago eskuragarri soilik.