2019ko abendutik hasita, lehiaketa bat antolatu dugu Txikipedian artikuluak idazten dituzten ikasleen lana saritzeko; sariketa honen bidez, bultzatu nahi dugu ikasleek Txikipediaren erabilera aktiboa egitea, artikulugile bihurtuz, eta ez bakarrik pasiboa, kontsultara mugatua. Era honetan, Txikipedia tresna bikaina izan daiteke ikasleen komunikazio eta idazketa gaitasunak eta gaitasun digitalak garatzeko, informazioa leku fidagarrietatik bilatuz eta euren modura antolatuz, informazio hori kopiatzera mugatu gabe.
Nork eta nola har dezake parte? aldatu
Lehiaketa honetan DBHko, Batxilergo 1eko eta Lanbide-Heziketako erdi-mailako ikasleek parte har dezakete, bikoteka lan eginez, eta euren ikastetxeetako irakasleen bitartekaritzarekin. Izan ere, ikasleen pribatutasunari eusteko, ikasleek beraiek jakinaraziko diete parte hartzeko interesa duten ikastetxeetako irakasleei nork zein artikulu egingo duen eta zein erabiltzaile-izenekin. Artikuluren bat egiten duten ikasle bikoteak berak igo beharko du haien testua Txikipediara, ezizena erabiliz, hala nahi badute, eta irakasleek bidali beharko digute artikuluren bat egin duten ikasleen berri, eutxikipedia@gmail.com helbidera, haien identifikazio osoarekin eta egin duten artikuluarekin.
Gaiak aldatu
Artikuluak idazteko, ikasleek beraiek aukera ditzakete landu nahi dituzten gaiak, baina, gomendio bezala, interesgarria izan liteke beraien ikasmailako ikasgaiekin zerikusia duten edukiak egitea, edota euren bizilekuari edo interes partikularrei buruzkoak (kirolak, zaletasunak, etab.). Ondareak gero eta garrantzi handiagoa hartu du gure artean eta, arlo hori Txikipedian landu eta sendotzeko, gainera, Euskal Herriko artikulu zerrenda bat proposatuko dugu, halaber (ikus behean).
Epea aldatu
Martxoaren 31ra arte irekita egongo da artikuluak igotzeko eta irakasleek egileen identifikazioa bidaltzeko epea. Saridunak erabakitzeko irizpideak artikuluen txukuntasuna eta kalitate entziklopedikoa, idazketa ona, euskararen zuzentasuna eta wiki-kalitate egokia izango dira. Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen ordezkari batzuek erabakiko dituzte irabazleak apiril-maiatzean. Txikipediaren webgunean bertan jakinaraziko dira saridunak.
Sariak aldatu
Bi sari egongo dira:
Kategoria: DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko (edo Lanbide Heziketako) 1.mailako ikasle-bikoteentzat:
Irrisarriland parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Justin Hiriart” komikia.
Kategoria: DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle-bikoteentzat:
Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Hegoak astinduz” komikia.
Ondare eraikiko zerrenda aldatu
Hona hemen adibide moduko proposamen batzuk:
ZUBEROA
- Txikipedia:Ospitalepeko eliza, Ospitalepeko eliza EUWP
- Txikipedia:Mauleko gaztelua, Mauleko gaztelua EUWP
- Txikipedia:Gotaineko eliza, Gotaineko eliza EUWP
LAPURDI
- Txikipedia:Baionako katedrala, Baionako katedrala EUWP
- Txikipedia:Abbadia jauregia, Abbadia jauregia EUWP
- Txikipedia:Lota jauregia, Lota jauregia EUWP
- Txikipedia:Jondoni Joanes Batista eliza (Donibane Lohizune), Jondoni Joanes Batista eliza EUWP
- Txikipedia:Urtubia gaztelua, Urtubia gaztelua EUWP
NAFARROA BEHEREA
- Txikipedia:Arnaga etxea, Arnaga etxea EUWP
- Txikipedia:Mendiguren gaztelua, Mendiguren gaztelua (Donibane Garaziko zitadela EUWP
- Txikipedia:Bankako kobre meategi eta burdinola, Bankako kobre meategi eta burdinola EUWP
- Txikipedia:Etxautz gaztelua, Etxautz gaztelua EUWP
NAFARROA GARAIA
- Txikipedia:Muskildako Gure Amaren santutegia, Muskildako Gure Amaren santutegia EUWP
- Txikipedia:Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Done Mikel Aralarkoaren santutegia EUWP
- Txikipedia:Andre Mariaren eliza (Uxue), Andre Mariaren eliza (Uxue) EUWP
- Txikipedia:Tebasko gaztelua, Tebasko gaztelua EUWP
- Txikipedia:Orreagako kolegiata, Orreagako kolegiata EUWP
ARABA
- Txikipedia:Andra Mari plazako olbeak, Andra Mari plazako olbeak (Agurain) EUWP
- Txikipedia:Santa Maria eliza (Agurain), Santa Maria eliza (Agurain) EUWP
- Txikipedia:Alde Zaharra (Gasteiz), Alde Zaharra (Gasteiz) EUWP
- Txikipedia:Gasteizko Santa Maria katedrala, Gasteizko Katedral Zaharra EUWP
- Txikipedia:San Adriango tunelaren bidea, San Adriango tunelaren bidea EUWP
BIZKAIA
- Txikipedia:Arriaga Antzokia, Arriaga Antzokia EUWP
- Txikipedia:San Anton zubia, San Anton zubia EUWP
- Txikipedia:Uribarriko Andra Mariaren basilika, Uribarriko Andra Mariaren basilika EUWP
- Txikipedia:Gaztelugatxeko Doniene, Gaztelugatxeko Doniene EUWP
- Txikipedia:Gernikako Batzarretxea, Gernikako Batzarretxea EUWP
GIPUZKOA
- Txikipedia:Arantzazuko santutegia, Arantzazuko santutegiaEUWP
- Txikipedia:Konstituzio plaza (Donostia), Konstituzio plaza (Donostia) EUWP
- Txikipedia:Donostiako udaletxea, Donostiako udaletxea EUWP
- Txikipedia:San Telmo Museoa, San Telmo Museoa EUWP
- Txikipedia:Bergarako Errege Mintegia, Bergarako Errege Mintegia EUWP
Informazio gehiago aldatu
Irakasleren batek bere ikasleak animatu nahi baditu artikuluak egitera Txikipediarako, baina ez badaki nola egin artikuluak, jarri harremanetan gurekin gure helbide elektronikoaren bitartez:
eutxikipedia@gmail.com |
---|