Wikipedia:Bozketak/Tildeen erabilera euskarazko Wikipedian

Euskarazko Wikipedian tildeen erabileraren inguruko bozketa egin genuen 2008ko urriaren bukaeratik azaroaren 5era. Bertan hainbat iritzi jaso ziren eta emaitzak honakoak dira.

Euskarazko Wikipedian tildeak erabili beharko al genituzke?(emaitzak)
Bai, beti. 10 boz
Bokalen gainekoak baino ez. 0 boz
Euskaltzaindiak araututako izenen kasuan baino ez. 4 boz
Ez, inoiz ez 3 boz

Bozketaren emaitza hau izanik hemendik aurrera tildeak jarri beharko ditugu jatorrizko hizkuntza tildea duten hitzetan. Baina oraindik ere Txokoan emandako eztabaidan zehazten zen bezala artikulu nagusiak tildea eduki behar ote duen eta tilderik gabeko batetik birzuzendu edo alderantziz egin behar ote dugun zehaztu beharra dago. Horretarako bigarren bozketa hau egingo dugu. Bozketa egiteko plazoa ere aste betekoa izango da, azaroaren 13ra arte. Hala ere ahalik eta jende gehienak bozkatu beharko luke (aurrekoan 17 bozkatu dute, beraz 12 baino gehiagok bozkatu arte ez da itxiko).

Artikuluaren orrialdeak tildea eduki behar al du? aldatu

Bai aldatu

Hau bozkatzekotan artikulu nagusiak tildea edukiko du izenean eta tilderik gabeko batetik birzuzenketa egingo genuke

  •   Alde Aurreko erabakiarekin koherenteagoa delako.--Assar; (erantzun hemen) 13:17, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde Neu ere Assarrekin bat nator. Xabitxu. 14:56, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde Edo denak azentu markekin edo ez kanuto90 17:01, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde Erabakiarekiko koherentzia dela eta. Hala ere birzuzenketa jartzeko euskaraz izango genukeen transliterazioa erabili beharko! -Theklan · ezt  · @   21:44, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde Baina ez dut uste bozketa hau behar zenik. Aurrekoan beti atera bada, izenburuan ere bai. --josugoni (erantzun hemen) 22:55, 6 Azaroa 2008 (UTC)
Ahhhh bai, beti atera da, baina bi hilabeteko eztabaidaren ondoren, nik oraindik ez dakit Lapoblación nola idatzi behar dudan.--Assar; (erantzun hemen) 23:01, 6 Azaroa 2008 (UTC)
Lasai, Assar, euskal udalerrietarako beste eztabaida (eta bozketa?) bat beharko dugu eta ;-) --Orereta (erantzunak) 23:05, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde Aurreko bozketak eragiten duen kasuetan: Euskaltzaindiak erabakirik hartu ez duenean. --Orereta (erantzunak) 23:19, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde - Marklar2007 17:54, 7 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde - Orrialde nagusia agerlekurik nabarmenena baldin bada, eta aurreko bozketaren emaitza kontuan izanda, iruditzen zait hain zuzen ere orrialde nagusiari legokiokeela bozketaren emaitzaren aplikagarritasunari buruzko zalantzarik txikiena (inolako zalantzarik egonez gero, behintzat).--Belkoainpe 07:38, 10 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde - --Patxi lurra 05:17, 13 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde --An13sa 16:55, 13 Azaroa 2008 (UTC)

Ez aldatu

Hau bozkatzekotan artikulu nagusiak ez luke tilderik izenburuan edukiko eta tildea duenetik birzuzenketa egingo genuke

  •   Alde: Nabigatzaileko barran tilderik gabe idazten bada, letrak argi eta garbi ikusteko aukera dago, tildeekin berriz "vo%C3%BBte" honelako kode arraroak irtengo dira helbide-barran. Euskaraz tilderik gabe idaztera ohituta gaude, zer esan ume txikiek eskoletan. Bestalde, orain arte honela funtzionatu dugu. 30.000 artikulutik 15.000 ingururi izenburua aldatzen hasi behar badugu. Egin behar bada egingo da, baina ez dut ikusten problemikan orain arte bezala jarraitzeko. Artikuluaren barnean tildeak ipintzea bozkatu da, honekin nahikoa dela uste dut izenburua tilderik gabe (Zuberoako udalerriak ezik, euskarazkoak direlako). Artikulu nagusia tilderik gabe, tildedun artikuluen izenak gabekoenganako berbideraketaren bidez funtzionatu beharko genuke, orain arte bezala. Kabri, (erantzunak hemen)   13:02, 6 Azaroa 2008 (UTC)
  •   Alde: Orain arte horrela egin bada, ez dakit zergatik aldatu behar dugun orain. Berbideratzeak eginda nahikoa dela uste dut. Artikuluaren hasieran tildeak jartzea ondo iruditzen zait, baina izenburu nagusiak ez luke tilderik eduki behar.--Xabier 14:12, 6 Azaroa 2008 (UTC)

Ez daki / ez du erantzuten aldatu

  • Ez dut ulertzen bozketa honen xedea. Nire ustez, aurreko bozketak jada argitu zuen auzi hau.--Unai (esan) 14:49, 8 Azaroa 2008 (UTC)::Ez
Ez zuen argitu, Unai. Aurrekoan erabaki genuen tildeak erabiliko genituela, ez tildea zuen orrialdea izango zela orrialde nagusia. Nire ustez gauza ezbderdinak dira, nahiz eta oso loturik egon. -Theklan · ezt  · @   17:40, 9 Azaroa 2008 (UTC)