Wikipedia:Bozketak/Letra lodiko eta etzaneko botoiak

Galiziera wikipediatik datorkigun Vivaelcelta wikilariak jakinarazi didanez, edizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi euskaratzeko aukera dugu: letra lodiaren botoia eta letra etzanarena, hain zuzen. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratuz gero, L eta E agertuko lirateke.

Ez da ikaragarrizko arazoa botoiek ingelesez jarraitzea, baina euskaraz txukunago leudeke, eta nekez izango dugu aukera hoberik: Vivaelceltak lagunduko liguke beharrezko urratsak ematen, Bugzilla atalean eskaera bideratzeko. Galiziera wikipediako eta euskal wikipediako botoiak zein bere hizkuntzara itzulita agertzeko eskaerak batera aurkeztuko lirateke.

Proposamena aldatu

Edizio leihoaren goiko aldean azaltzen zaizkigun bi botoi euskaratzea: letra lodiaren botoia eta letra etzanarena, hain zuzen. Orain ingelesez daude, B eta I letrekin, hurrenez hurren. Euskaratuta, L eta E agertzea da proposamena.

Lankidea aldatu

Bozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da.

Iraupena aldatu

5 eguneko epea. 2013ko otsailaren 27ko 00:00tik martxoaren 3ko 23:59 arte.

Bozketa aldatu

Alde aldatu

  1.   Alde --Xabier Armendaritz   2013-02-26, 23:15 (Eguzk.)
  2.   Alde --Marklar (eztabaida) 18:31, 27 otsaila 2013 (UTC)
  3.   Alde --An13sa 12:34, 27 otsaila 2013 (UTC)
  4.   Alde - --Joxemai; (erantzunak) 12:53, 27 otsaila 2013 (UTC)
  5.   Alde - --Xirkan (eztabaida) 07:54, 1 martxoa 2013 (UTC)
  6.   Alde --Janfri; bai esan? 08:44, 1 martxoa 2013 (UTC)

Aurka aldatu

Zuri aldatu

Iruzkinak aldatu

Azkenaldian wikilari oso gutxi daude aktibo eta ez dut uste bozketa egitea beharrezkoa denik, egin eta listo. Nire iritzia da, bestela bozketarekin aurrera.--An13sa 12:34, 27 otsaila 2013 (UTC)

Guk geuk egiteko moduko aldaketa izango balitz, egia esan, ez nuke bozketarik irekiko: interfazeko beste edozein testurekin egiten dugun bezala, itzuli eta kito. Baina, Vivaelcelta wikilariari ondo ulertu badiot, Bugzilla tresna lantzen dutenek egin beharreko aldaketa da, eta, gainera, ezinbestekoa da bozketa batean onartzea, bestela ez dizkigute botoiak euskaratuko. --Xabier Armendaritz   2013-03-01, 08:22 (Eguzk.)

Emaitza aldatu

  • Alde: 6
  • Aurka: 0
  • Zuri: 0