Wikipedia:Bozketak/Jack the Ripper

1888ko urtearen bigarren erdialdean Londresko Whitechapel auzo txiroan jardun zuen nortasun ezezaguneko serieko hiltzailearen ezizena Jack the Ripper da ingelesez, eta euskal Wikipediako artikuluan orain arte Jack Destripatzailea izena izan du. Euskal izen horri eragozpenak ikusi dizkiote hainbat wikilarik, eta aldatzea proposatu da.

Proposamena aldatu

Artikuluari Jack Tripa-ateratzailea izenburua jartzea. Hona hemen arrazoibidea:

Frantsesak (Jack l'Éventreur) eta gaztelaniak (Jack el Destripador) zer bide hartu duten ikusita (eta berdin italierak —Jack lo squartatore—, katalanak —Jack l'Esbudellador— eta portugesak —Jack, o Estripador— ere), garbi dago itzuli beharreko izena dela, eta guztietan aipatzen dela tripak ateratzen ziharduela gizon horrek.

Orain jarrita duen izena (Jack Destripatzailea) euskal gaiztoa da: des- aurrizkia eta -tzaile atzizkia erantsi ahal izateko, tripatu aditza existitu beharko litzateke («tripak sartu» esanahiarekin) baina ez dugu horrelakorik euskaraz. (Konpara dezagun gure tradizioan molde horrekin sortu ditugun hitz batzuekin: des- + itxuratu + -tzaile = desitxuratzaile, edo des- + berdindu + -tzaile = desberdintzaile, edo...)

Edozein aukera egokiren bila, ditugun hiztegi fidagarrienetan begiratuta, emaitza hauek lortuko ditugu (emaitzarik ez dakarten hiztegiak ez ditut aipatuko):

  • Ingeles-euskara konbinazioan, ripper bilatuta:
    • Morris: ripper: Jack the R~ Jack Tripa-ateratzailea
  • Gaztelania-euskara konbinazioan, destripador begiratuta:
    • Zehazki: destripador adj tripa-ateratzaile.
    • Elhuyar: destripador, -a: errai-ateratzaile, tripa-ateratzaile, heste-ateratzaile

Lankidea aldatu

Bozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da, artikuluaren eztabaida orrian gaiari buruz eztabaidatu eta gero.

Iraupena aldatu

5 eguneko epea. Abenduaren 8ko 00:00tik abenduaren 12ko 23:59 arte.

Bozketa aldatu

Alde aldatu

  1.   Alde - --Joxemai; (erantzunak) 09:29, 7 Abendua 2011 (UTC)
  2.   Alde --Xabier Armendaritz   2011-12-08, 00:13
  3.   Alde--Orereta (erantzunak) 15:43, 8 Abendua 2011 (UTC)

Aurka aldatu

Zuri aldatu

  1.   Alde --Marklar 12:27, 8 Abendua 2011 (UTC)

Iruzkinak aldatu

Aukeratzekotan, Jack the Ripper-ren alde egingo nuke. Euskaraz apenas ez daude bere izenari buruzko aipamenik. Googleatu eta Jack Tripa-ateratzailea hemen eta Jack «errai-ateratzailea» hemen topatu ditut. Horrexegatik, jatorrizko ingelesezko izenarengana joko nuke.- -Marklar 12:27, 8 Abendua 2011 (UTC)

Emaitza aldatu

  • Alde: 3 boto
  • Aurka: 0 boto
  • Zuri: 1 boto.