Westminster Hiria (ingelesez: City of Westminster) Londres Handiko udalerri (borough) bat da, Londres Hiria barrutitik mendebaldera eta Tamesis ibaitik iparraldera dagoena.

Westminster Hiria
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaNickie Aiken (en) Itzuli
Izen ofizialaCity of Westminster
Posta kodeaNW, SW, WC eta W
HerriburuaWestminster
Geografia
Koordenatuak51°29′51″N 0°08′14″W / 51.4975°N 0.1372°W / 51.4975; -0.1372
Map
Azalera21.487 km²
MugakideakCamden, Kensington eta Chelsea, Brent, Lambeth, Wandsworth eta City of London
Demografia
Biztanleria255.324 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea11.882,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
westminster.gov.uk
Westminster Hiriko armarria.

Historia aldatu

Westminster Hiriaren sorrera normandiarren konkistaren aurrekoa da, XI mendearen erdialdera abadetxe bat eraiki baitzuen Eduardo Aitorlea erregeak. Zimenduek oraindik bertan diraute. Abadetxea eta ibaiaren artean jauregi bat eraiki zuen hurrena eta bertan ezarri gobernua, boterea Londresko hiritik mendebaldera atereaz. Mende luzetan zehar Westminster eta Londres banaturik izan ziren geografikoki baina XVI mendean etxeak eraiki ziren bien artean.

1540an hiri izendatua izan zen baina maila horretan ez zuen asko iraun abadetxeak kontrola berreskuratu baitzuen. 1585ean abadetxea desegin zen eta herriko burgesek hartu zuten agintea. 1900 arte iraun zuen egoera honek.

Gaur egungo Westminster hiria 1965 urtean sortu zen St. Marylebone eta Paddington antzinako barrutiak erantsi zitzaizkionean, iparralderago zeudenak. Honela, egungo Westminster Hiriak, iraganean baino hedadura handiagoa hartzen du. 20 auzok osatzen dute Westminster Hiria.

Ondasun nabarmenak aldatu

Hiriak, Londresko West End edo mendebaldeko muturra deritzonaren zati handiena hartzen du, eta Erresuma Batuko gobernu instalazio gehienak ditu, Westminsterreko Jauregia (Houses of Parliament bezala ere ezagutua eta britainiar Legebiltzarraren egoitza dena), Whitehall eta Royal Courts of Justice auzitegiak. Britainiar monarkiaren ikur diren Buckinghameko Jauregia eta Westminsterreko Abadia ere, barruti honetan daude. Londresko parke ezagunenak ere bertan daude, Hyde Park, Kensington Gardens, Green Park, St. James's Park eta Regent's Park besteak beste.

Aisialdi eremu ezagunak dira Covent Garden eta Soho auzoak, aintzina auzo eskasak izan ziren arren XX mendean birmoldatu eta kultura, moda, gastronomia, kale antzerki eta gau giro itzela duten auzo bihurtu dira.

Londres ezagunenaren zatirik handiena, Westminster hirian dago. Horren adibide, honako hauek dira:

South Kensington eremuan aldatu

Kensington eta Chelsea udalerriarekin South Kensington eremua elkarbanatzen du, Kensington Gardens lorategien hegoaldeko auzoa da. Bertan hainbat instituzio ezagun kokatzen dira.

Kanpo estekak aldatu