Wentzeslao IV.a Bohemiakoa

Wentzeslao IV.a Bohemiakoa (txekieraz: Václav, alemanez: Wenzel; Nurenberg, 1361eko otsailaren 26aPraga, 1419ko abuztuaren 16a) Bohemiako erregea 1363-1419 bitartean eta Germaniako enperadorea 1378-1400 urteetan izan zen, Karlos IV.aren semea. Ez zuen aginpide sendoz gobernatzen jakin, ez Alemanian (matxinatu egin ziren Alemaniako hegoaldeko herriak) ez eta Bohemian ere, eta Joan Nepomuzeno hil zutenean (1393), nobleen eta elizako goi karguen esku utzi zuen Bohemiako aginpidea. Ez zen gai izan Bohemiak jasaten zuen gizarte eta izpiritu krisialdiari aurre egiteko eta Jan Hus txekiar erreformatzailearengan jarritako konfidantza galdu zuen. Hil ondoren husiten arteko gerra hasi zen. Haren anaia Sigismundo izan zuen ondorengoa.

Wentzeslao IV.a Bohemiakoa

Duke of Luxemburg (en) Itzuli

1383 - 1388
Wenceslaus I, Duke of Luxembourg (en) Itzuli - Jobst of Moravia (en) Itzuli
12. Bohemiako erregea

1378 - 1419
Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Sigismundo Luxenburgokoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaNurenberg1361eko otsailaren 26a
HeriotzaNový hrad u Kunratic (en) Itzuli1419ko abuztuaren 16a (58 urte)
Hobiratze lekuaSan Vito katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaKarlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaAnna von Schweidnitz
Ezkontidea(k)Joanna of Bavaria (en) Itzuli  (1370 (egutegi gregorianoa) -
Sophia of Bavaria (en) Itzuli  (1389ko maiatzaren 2a (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Luxembourg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina
Jarduerak

Find a Grave: 6825797 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentzeslao IV.a Bohemiakoa