Weimarko Errepublika

Alemania 1918/1919-1933 bitartean
Weimar Errepublika» orritik birbideratua)

Weimarko Errepublika[1] 1919tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen. Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean, Weimar hirian nazio-batzarra bildu zen, herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikaren izen ofiziala Deutsches ReichAlemaniar Inperioa») zen. Weimarko Errepublika historialariek asmatutako esapidea da.

Weimarko Errepublika
(ofizialki, Alemaniar Inperioa)
Weimarer Republik
(ofizialki, Deutsches Reich)
1919 – 1933
demokrazia, errepublika
Weimarko Errepublikako bandera

Weimarko Errepublikako armarria


Ereserkia
'Das Lied der Deutschen («Alemaniarren abestia»)

Weimarko Errepublikaren lurrak
Geografia
HiriburuaBerlin
Biztanleria64.411.000 (1925)
Azalera468.787 (1925) km²
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
Historia
Sorrera1918ko abuztuaren 11
Hitler boterean1933ko urtarrilaren 30a
Lege Habilitantea1933ko martxoaren 23a
Aurrekoa
Alemaniako Inperioa
Ondorengoa
Hirugarren Reicha

Weimarko Errepublika Alemanian demokrazia liberala eratzeko lehendabiziko saioa izan zen. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. Adolf Hitlerrek eta Alderdi Nazionalsozialistak 1933an boterea lortu ondoren, Gleichschaltung izeneko neurriak indarrean jartzean, demokrazia sistema de facto bertan behera utzi zuten, nahiz eta legez Bigarren Mundu Gerraren ostean baino ez gertatu.

Historia aldatu

Wilhelm II.ak erregetza utzi eta errepublika aldarrikatu zen 1918ko azaroaren 9an. Biltzar konstituziogileak —bertan sozialista moderatuak nagusi ziren— Ebert hautatu zuen Errepublikako lehendakari eta 1919ko urtarrilean konstituzio berria ezarri zuen, espartakisten iraultza birrindu ondoren. Erregimen berriak, ordea, ezin izan zien aurre egin gerraondoak ekarritako arazo larriei (gerra zela kausa, alemaniarrek ordainetan eman behar izan zituzten indemnizazioek sorraraziriko inflazioa, langile asaldatzea eta eskuin muturreko mugimendu nazionalisten hazkundea, alegia).

1923tik aurrera, Dawes planari jarraituz, indemnizazioak ordaintzeko bideratu ziren laguntzei esker, egoerak neurri batean onera egin bazuen ere, ezin izan zuen 1929ko krisi ekonomikoa gainditu eta langabezia guztiz zabaldu zen Alemanian barrena. Miseria-giro hartan eskuin muturreko Alderdi Nazionalsozialistak gora egin zuen eta, 1933ko urtarrilean, aginpidea hartu zuen Hitlerrek, hauteskundeetan lehen indarra izan zirenean.

Sakontzeko, irakurri: «Adolf Hitlerren gailentzea»

Ondorengoa aldatu

Nazien diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren, Gestapo polizia politikoan oinarriturik: naziek Reichstag-i su emandakoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztatu zuten («Labana luzeen gaua», 1934ko ekainaren 30ean). Reichsführer bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerrek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: Renaniaren militarizazioa, Austriaren anexioa (Anschluss), Txekoslovakiaren zatiketa (Sudete germaniarren anexioa) eta Poloniaren inbasioa (1939ko irailaren 1a), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942aren hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. Stalingradeko porrotak eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. Deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zen, AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean, eta Pomerania eta Silesia, lurralde garrantzi handikoak, galdu zituen, Poloniari eman zitzaizkiolako. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko (Nurembergeko epaiketak) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, Mendebaldeko potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek Berlin itxi zuten (1948ko ekaina). Urtebete geroago, Mendebaldean xedatu zen Lege Nagusiak eta Ekialdean idatzi zen Konstituzioak haustura berretsi baizik ez zuten egin: horrela, Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Alemaniako Errepublika Federala jaio ziren.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu