Webmin Unixen sistemaren administrazioarako webean oinarritutako interfazea da. Edozein nabigatzailerekin atzi daiteke, taulak eta formularioak onartzen dituena (eta Java, fitxategien moduluaren kudeatzailearentzako), erabiltzaile kontuak konfiguratu ditzakezu, Apache, DNS, eta bestelako hainbat zerbitzu interfaze bakarraren bidez.

Webmin
Jatorria
Sorrera-urtea1997
Azken bertsioa2.110
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaPerl
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaBSD lizentziak
webmin.com
Iturri-kodeahttps://github.com/webmin/webmin

Webmin web zerbitzari sinple batean oinarritzen da, erraz instalatu eta erabiltzen dena. Hainbat CGI programak osatzen dute, non fitxategi sistema zuzenean atzitzen duen (/etc/inetd.conf eta /etc/passwd adibidez). Web zerbitzaria eta CGI programa guztiak Perl 5 bertsioan idatziak daude. Webmin 10000. portuan kokatzen da eta suhesiak behar ditu. Administrazio-tresna honek hainbat abantaila ditu; erraz ulertzen den interfazearengatik edozein pertsonak, teknikari izan gabe, erabil dezakeelako. Desabantailen artean, modulu batzuek erabiltzeko dokumentazio eskasa eta erabiltzaile/pasahitza testu moduan saretik bidaltzen dela.

Webminera sarrera aldatu

Webean oinarrituta dagoenez, internet bidez atzigarria da. Hau dela eta, internet erabilgarri dagoen edozein lekutik atzi daiteke, nabigatzailean https:// nsXXXX:10000/ idatziz (XXXX zerbitzariaren zenbakia izanik). Bertan erabiltzaile izena eta pasahitz bat eskatuko ditu. Erabiltzailea normalean root izaten da.

Webminen garapena aldatu

Webminen garapen gehiena Jamie Cameron-ena izan zen, nahiz eta hainbat pertsonek laguntza eman duten partxeak eta hizkuntza gehigarrietara itzulpenak eginez. Baita ere badaude zenbait third-party modulu beste pertsona batzuk garatu dituztenak.

Webmin banaketa lizentzia aldatu

Oraintsuko Webmin bertsio guztiak BSD lizentziapean daude, hau da, dohainik banatu eta alda daitezke (erabilera komertzial eta ez komertzialerako). Aurreko bertsioak Beta bertsio bezala zabaldu ziren geroago produktu komertzial bat egiteko, baina 2000. urtean Calderaren babesaren ondorioz ondorengo bertsioak BSD bezala zabaldu dira. Webminek moduluen kontzeptua onartzen duenez, edozeinek garatu eta banandu ditzake norberaren Webmin moduluak edozein helbururako, eta hauek banandu edozein lizentziapean.

Hizkuntzak aldatu

Webmin gehien garatu diren hizkuntzak hauek dira:

  • Ingelesa %100
  • Katalana %99
  • Alemana %92
  • Gaztelania %62
  • Frantsesa %53
  • Japoniera %52
  • Ukraniera %44

Webmin 1.650 onartzen duten Sistema eragileak aldatu

Sistema eragileak: Sun Solaris, Lycoris Desktop/LX, Caldera OpenLinux eServer, Caldera OpenLinux, Whitebox Linux, Tao Linux, CentOS Linux, Scientific Linux, Gralinux, Redhat Enterprise Linux, Redhat Linux Desktop, AlphaCore Linux, X/OS Linux, Asianux, Haansoft Linux, cAos Linux, Redhat Linux, White Dwarf Linux, Slackware Linux, Xandros Linux, APLINUX, BigBlock, Ubuntu Linux, Debian Linux, SuSE OpenExchange Linux, SuSE SLES Linux, SuSE Linux, United Linux, Corel Linux, TurboLinux, Cobalt Linux, Mandrake Linux Corporate Server, pclinuxos Linux, Mandrake Linux, Conectiva Linux, ThizLinux Desktop, ThizServer, MSC Linux, SCI Linux, LinuxPPC, Trustix SE, Trustix, Tawie Server Linux, TinySofa Linux, Cendio LBS Linux, Ute Linux, Lanthan Linux, Yellow Dog Linux, Corvus Latinux, Immunix Linux, Gentoo Linux, Secure Linux, OpenNA Linux, SoL Linux, Coherent Technology Linux, Playstation Linux, StartCom Linux, Yoper Linux, Caixa Magica, FreeBSD, DragonFly BSD, OpenBSD, NetBSD, BSDI, HP/UX, SGI Irix, DEC/Compaq OSF/1, IBM AIX, SCO UnixWare, SCO OpenServer, Mac OS X, Darwin, OpenDarwin, Cygwin, Sun Java Desktop System, Generic Linux, Windows.

Kanpo estekak aldatu