Web semantikoa (Semantic WebWorld Wide Web Consortiumen muinean garatutako jarduera multzo bat da, aplikazio informatikoek datu irakurgarriak argitaratzeko teknologia bermatzen duena.[1] World Wide Webari metadatu ontologiko eta semantikoak gehitzeko ideian oinarritzen da.  Helburua interneta hobetzea da sistema informatikoen elkargarritasuna handituz, eragile adimenduak erabiliz. Eragile adimenduak informazioa era automatikoan eta gizakien laguntzarik gabe bilatzen duten programa informatikoak dira. 

Web semantikoaren arkitekturaren eskema bat.
W3c web semantikoaren eskema bat.

Ideia honen aitzindaria, Tim Berners-Lee, hasieratik saiatu zen informazio semantikoa sartzen haren sorkuntzan (World Wide Web), baina arazo desberdinengatik ez zuen lortu.[2] Arrazoi horrengatik landu zuen semantika.

Aurrekariak aldatu

Hipertestu motako esteken bultzatzailea Vannevar Bush ingeniaria izan zen (1890 - 1974),  Massachusetts Institututuko irakasle eta aholkularia.1945ean lehen aplikazio hipertestuala sortu zuen, Memex Memory Extended izenekoa, eta As We May Thinken deskribatua[3]

Ideia aurkeztua informazio eskuragarriz betetako sistema banatu bat zen, mahaigain bati esker eskuragarria, non artxiboak beraien artean loturik zeuden. Horrela, erabiltzaileek bide ezberdinen bitartez informazioa eskuratu zezaketen.

Proiektu hauetan oinarriturik, hipertestu-sistema ezberdinak proposatzen hasi ziren. Adibidez, Hypertext Editing System (HES) 1967an,  File Retrieval and Editing System (FRESS) 1968an, 1972an ZOG, Carnegie Mellon University (KMS) 1983an, Intermedia 1985ean.[4]

1990ean Tim Berners - Lee  eta Robert Cailliauek weba gaur egun ezagutzen dugun modura erazagutu zuten. World Wide Web proiektua (WWW) aurkeztu zuten. Bezero-programa bat zen (nabigatzailea / editorea) HTML hipertestu-etiketa lengoaian oinarritua, hipertestu-transferentzia protokoloarekin batera (HTTP), ordenagailuek internet erabiliz komunikatzeko erabiltzen duten lengoaiarekin. World Wide WebHTTP zerbitzarietan kokatzen ziren estekak jarraitzeko gai zen.

Oinarrizko puntuak aldatu

Web semantikoa bi puntu garrantzitsuetan oinarritzen da:

a) Esanahiaren deskribapena. Non kontzeptuak definitzen diren.

b) Deskribapen hauen manipulazio automatikoa. Logika eta inferentzia-motorren bidez egiten da.

Esanahien deskribapenean semantika, metadatuak eta ontologia daude.[5]

  • Semantika. Zeinu linguistikoen esanahia eta hauen konbinazioak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra da.
  • Metadatuak. Datuei buruzko datuak dira, datuen izaera edo kokapenari buruzko informazioa ematen dutenak. Kategoriak eta etiketak, esate baterako.
  • Ontologiak. Ezagutza eremu bateko kontzeptuak eta beraien arteko erlazioak adierazten dituen eredu formala da.[6]


  • Esplizitua da, kontzeptuak definitzen dituelako, jabetzak, harremanak, funtzioak, axiomak eta murrizteak osatzen dute.

Web semantikoaren abantailak aldatu

  • Interneteko orriei eduki semantikoa ematen die. Honek informazioaren egituraketa hobea ematen du.
  • Konputagailuei uzten die ezagutzaren kudeaketa (adimen artifiziala).[7]

Web semantikoaren desabantailak aldatu

  • Interneteko dokumentuak semantikoki prozesatuak izateko egokitzea garestia da.
  • Estandar semantikoak bateratzea beharrezkoa da.

3.0 weba aldatu

3.0 webari dagokionez, eztabaida handia dago kontzeptuen arteko antzekotasunak edo ezberdintasunak ezartzeko. Hernández eta Küsterrentzat (2013) web semantikoa 3.0 webaren parte da.[8]

Tim Berners-Leek web semantikoa 3.0 webaren osagai gisa deskribatu du.[9]

W3C erakundeak hala ere, web hau garatzen duen erakundea, webeko datuen eta web semantikoaren esanahiak erabiltzen ditu estekatutako datuen webari erreferentzia egiteko, eta erabilitako teknologia semantikoak aipatzeko[10]

Internekin harremana aldatu

Web semantikoa [[[WWW|web]]aren hedapen bat da, iragazpen automatiko bat egiten saiatzen dena. Webeko informazioa makinentzat ulergarria izatea beharrezkoa da. 

Garai batean, World Wide Web nagusiki HTML dokumentuetan oinarritua zegoen. HTML dokumentuei esker, multimedia objektuak eta testuak lotu daitezke. Bestalde, elementuak sailkatzeko aukera gutxi eskaintzen ditu beste lengoaiekin alderatuz, adibidez LATEX.

HTML lengoaiak objetu-katalogo baten bistaraketa eskaintzen du nabigatzaile bat erabiliz. Lengoaia honi esker, titulua eta beste osagai batzuk ezarri daitezke, baina lengoaiak ez du ulertzen "200" titulua edo prezioa den.

Web semantikoa gabezia hauek estaltzen saiatzen da. Horretarako, RDF eta OWL deskribapen-teknologiak erabiltzen ditu, XML lengoaiaz gain. Teknologia hauei esker, deskribapen esplizituak ezarri daitezke (mapak, katalogoak...). 

Codina eta Roviraren arabera (2006), web semantikoaren proiektuan bi ikuspuntu nagusi batzen dira: adimen artifizialaren ikuspuntua eta prozesamendu sendoaren ikuspuntua.

Arauak aldatu

Web semantikoaren normalizazioa W3C erakundearen esku dago.

Web semantikoaren osagaiak aldatu

 
Web Semánticaren arkitektura teknologikoa

Web semantikoaren osagai nagusiak metahizkuntzak, XMLko estandarrak, Xml Schema, RDF, Rdf Schema, OWL, eta SPARQL dira.

  • XMLk azaleko sintaxia ematen du dokumentu egituratuentzat, baina esanahiaren murrizketarik eman gabe.
  • XML Schema  XML dokumentuak definitzeko lengoaia bat da.
  • RDF datuak adierazteko estandar bat da. RDF-ren oinarrizko egitura hirukotea da: baliabidea, baliabidea deskribatzeko propietatea eta propietate horrek hartzen duen balioa. Hirukotearen entitate bakoitza (baliabidea, propietatea eta balioa) URI baten bidez identifikatua egon behar du.
  • RDF Schema jabetzak eta RDF baliabideak deskribatzeko hiztegi bat da. 
  • OWL  ezagupen adierazpen lengoaia bat da, W3Ck Web semantikoa implementatzeko proposaturikoa. OWL ontologiak eraikitzeko erabiltzen da. Hau da, OWL erabiliz, esparru konkretu bateko kontzeptuak eta beraien arteko erlazioak ontologia batean adieraz ditzakegu. OWL ontologia batean banakoak, klaseak eta propietateak daude: propietateek banakoak bikotetan lotzen dituzte eta klaseak banako multzoak dira. Banako, klase eta propietate bakoitza URI bidez identifikatzen da. 
  • SPARQL RDF datuen kontsultarako lengoaia bat da. kontsultaren taldeetako datuetako hizkuntza bat da RDF. Gainera, bertan XML orri bat dago izandako emaitzak egituratuz.

Normalizazioaren gaur egungo egoera aldatu

Ondo ezarrita arauak:

Oraindik bukatu gabeak:

Aplikazioak aldatu

Asmoa webaren eta bere baliabideen erabilgarritasuna hobetzea da, web semantiko hauen sorkuntzari esker: 

• RDF eta SPARQL estandarrak erabiliz dauden datu-sistemak azaltzen dituzten zerbitzariak. Hainbat RDF bihurtzaile existitzen dira aplikazio desberdinetan. Datu-base erlazionalak iturri garrantzitsuak dira. Web-zerbitzari semantikoa lehendik dagoen sistema batera konektatzen da bere funtzionamenduan eragiten ez badu.

Kritika aldatu

Web semantikoari buruzko kezkak zentsura eta pribatutasunaren inguruan ibili dira gehien bat. Web semantikoaren inplementazio garatu batek gobernuei eta enpresa handienei sareko informazioa ikusteko eta kontrolatzeko aukera erraztu diezaiekete. Eta hori erabiltzaile arrunten onerako zein kalterako izan daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) "The Semantic Web is a web of data. There is lots of data we all use every day, and it is not part of the web. I can see my bank statements on the web, and my photographs, and I can see my appointments in a calendar. But can I see my photos in a calendar to see what I was doing when I took them? Can I see bank statement lines in a calendar? Why not? Because we don't have a web of data. Because data is controlled by applications, and each application keeps it to itself. The Semantic Web is about two things. It is about common formats for integration and combination of data drawn from diverse sources, where on the original Web mainly concentrated on the interchange of documents. It is also about language for recording how the data relates to real world objects. That allows a person, or a machine, to start off in one database, and then move through an unending set of databases which are connected not by wires but by being about the same thing." W3C Semantic Web Activity
  2. Andy Carvin. "Tim Berners-Lee: (Ingelesez) Weaving a Semantic Web." in Digital divide network., 2005.
  3. Vianello Osti, Marina. (2004). (Gaztelaniaz) El hipertexto entre la utopía y la aplicación: identidad, problemática y tendencias de la Web. Gijón: TREA. p. 360.
  4. Berners-Lee, Tim. (2000). Tejiendo la Red: el inventor del World Wide Web nos descubre su origen. Madrid: siglo XXI de España editores. p. 254
  5. Chávez E. María; Cárdenas Oscar & Benito, Oscar. (2014). La Web Semántica. En: Revista De Investigación de Sistemas E Informática. 2(3). pp. 43-54. Recuperado el 6 de mayo de 2016 de: http://revistasinvestigacion.unmsm.edu.pe/index.php/sistem/article/view/3477
  6. Ontologías. (2001). http://www.ontology.org
  7. Salazar Argonza, Javier (2011). Estado actual de la Web 3.0 o Web Semánticas. En: Revista Digital Universitaria, 12 (11). Recuperado el 7 de mayo de 2016 de: http://www.revista.unam.mx/vol.12/num11/art108/index.html ISSN 1607-6079.
  8. Küster Boluda, Inés; Hernández Fernández, Asunción. (2013). De la Web 2.0 a la Web 3.0: antecedentes y consecuencias de la actitud e intención de uso de las redes sociales en la web semántica. En: Universia Business Review, nº. 37, pp. 104-119. Recuperado el 7 de mayo de 2016 de: http://www.redalyc.org/articulo.oa?id=43325648006
  9. Victoria Shannon (2006). A 'more revolutionary' Web. En: The New York Time. Recuperado el 8 de mayo de 2016 de: http://www.nytimes.com/2006/05/23/technology/23iht-web.html?_r=0
  10. World Wide Web Consortium (W3C). (2013). Semantic Web. Recuperado el 8 de mayo de 2016 de: http://www.w3.org/standards/semanticweb/

Bibliografia aldatu

  • Codina, L., Marko, M.C., Pedraza, coordsak R. (. 2006 ()). Web semantikoa eta informazio dokumentalaren sistemak. Xixon: TREA. 9788497044608 ISBN

Kanpo estekak aldatu