Waziristan[1] (paxtueraz, urduz eta persieraz: وزیرستان, euskaraz: «Wazirren lurraldea») ipar-mendebaldeko Pakistanen dagoen eskualde menditsua da, Afganistango mugan eta 11.585 km²-ko azalera duena. Paxtunen eremua izanik, bertoko hizkuntza nagusia paxtuera da. Eremu tribala da, administratiboki herrialdeko lau probintzietatik at dagoena.

Waziristan
 Pakistan
Administrazioa
Izen ofizialaاسلامی امارات وزیرستان
HiriburuaWana (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak33°02′N 69°54′E / 33.03°N 69.9°E / 33.03; 69.9
Demografia
Biztanleria791.087
Hizkuntza ofizialapaxtuera

Waziristan Peshawarretik mendebalderantz eta hego-mendebalderantz kokaturiko eta iparraldean Tochi ibaia eta hegoaldean Gomal ibaia dituen eremua da. Khyber Pakhtunkhwako Bannu ekialdean du. 1893ra arte eskualdea lurralde tribal askea izan zen, Britainiar Inperiotik kanpo zegoena. 1860 eta 1945artean bertatik ateratzen ziten oldarraldiak arazo latz bihurtu ziren britainiarrentzat,[2]. 1947an eskualdea Pakistango zati bat bilakatu zen.

Administratiboki, Waziristan bi agentziatan banaturik dago (Iparraldeko Waziristan eta Hegoaldeko Waziristan) hurrenez hurren 1998an 361.246 eta 429.841 biztanleak dituena. Nahiz eta biak Wazir herrikoak izan eta paxtuerazko waziri aldaera hitz egin, ezaugarri ezberdinak dituzte. Gobernu moduan, gizonez osaturiko jirga edo batzarra dute eta oso eskualde patriarkal eta kontserbadorea da. Talibanak askotan izan dira eskualdean, Afganistango gerran arazoak sortuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Lawson, Alastair. (2008-04-21). Why Britons walked warily in Waziristan. BBC News.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Pakistango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.