Wally Funk

estatubatuar aitzindaria, hegazkinlaria, ikuskatzailea, hegaldi-instruktorea eta astronauta

Mary Wallace Funk, ezagunagoa Wally Funk izenez (Las Vegas, Mexiko Berria, AEB, 1939ko otsailaren 1a) estatubatuar aitzindaria, hegazkinlaria, ikuskatzailea, ikertzailea, hegaldi-instruktorea eta astronauta da. Mercury 13 espazio-programaren parte izan zen hegazkinlari estatubatuarra da. AEBetako base militar bateko lehen hegaldi-irakasle zibila izan zen, AEBetako Aviazio Administrazio Federaleko (FAA) lehen emakume ikuskatzailea eta Garraio Segurtasun Batzorde Nazionaleko (National Transportation Safety Board, NTSB) abiazio-segurtasun ikertzailea.[1]

Wally Funk

(1995)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Wallace Funk
JaiotzaLas Vegas (Mexiko Berria)1939ko otsailaren 1a (85 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStephens College (en) Itzuli Associate of Arts (en) Itzuli
Oklahoma State University–Stillwater (en) Itzuli Zientziatan graduatua : bigarren hezkuntza
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, ikuskatzailea, flight instructor (en) Itzuli eta astronauta
Jasotako sariak
wallyfly.com
IMDB: nm9771397 Edit the value on Wikidata
Kennedy Espazio Zentroan egoteaz liluratuta, noizbait espaziora hegan egin nahi izan zuten zazpi emakume 1995eko lehen hegaldian abiatzeko prestatutako 39B neat the Space Shuttle Discovery jaurtiketa-plataformatik kanpo geratu dira. Lehen Dama Astronauta Trainees (FLATak, "Mercury 13" ere esaten zaiona) taldeko kideak dira. 1960aren hasieran giza hegaldi espazialen lehen programarako astronauta izateko gaitu ziren emakume horiek. FLATen ahalegin hori ez zen inoiz izan NASAren programa ofizial bat, baina bere konpromisoak bidea irekitzen lagundu zion Eileen Collinsi: transbordadorearen emakumezkoen lehen pilotu bihurtzea. STB -63 Pilot Eileen Collins (ezkerrekoa): Gene Nora Jessen, Wally Funk, Jerrie Cobb, Jerri Sloan Truhill, Sarah Rutley, Myrtle Cagle eta Bernice Constantman 1965.02-.02

2021eko uztailaren 20an, 82 urte zituela, Blue Originen NS-16 misioan parte hartu zuen, eta espaziora joan den pertsonarik nagusiena bihurtu zen.[1][2][3][4]

Biografía aldatu

Abiazioarekiko interesa oso gaztetatik izan zuen, eta 9 urterekin egin zuen hegan. Bigarren hezkuntzan ezin izan zuen mekanika ikasi, gizonezkoentzako ikasgaia zelako. 1960an graduatu eta pilotu-lizentzia lortu zuen Oklahomako Unibertsitatean. Une hartan, herrialdeko hegaldi-eskolarik onena zen, eta, handik gutxira, Estatu Batuetako base militar bateko hegaldi-instrukzioko lehen zibila izan zen.[1][5][6]

Lan ibilbidea aldatu

1961ean, Mercury 13 programan parte hartzeko boluntario gisa eskaini zen hamairu emakumeetariko bat izan da. Entrenamendu-programa hori hasieran NASAk babesten zuen, espaziora zihoazen lehen misioetarako astronautak osatzeko. Mercury 13ko emakumeek arrakastaz gainditu zituzten proba fisiko eta psikologiko guztiak, Mercury Seven izeneko taldeko gizonezko hautagaiek egiten zituzten berberak. Hala ere, Mercury 13 azkenean bertan behera geratu zen, garai hartako pentsamoldeak uste baitzuen emakumeak ez zirela egokiak espaziora bidaiatzeko.[5][1]

NASA 70eko hamarkadan emakumeak entrenatzen hasi zenean, hainbat aldiz saiatu zen, baina baztertu egin zuten, ingeniaritza-titulurik ez izateagatik eta borroka-pilotu militarra ez izateagatik. Ondoren, Estatu Batuetako Abiazio Agentzia Federaleko (Federal Aviation Administration, FAA) lehen emakume ikuskatzailea izan zen, eta Garraioaren Segurtasunerako Batzorde Nazionaleko (National Transportation Safety Board, NTSB) aireko segurtasuneko lehen emakume ikertzailea ere izan zen.[6][1]

1984an erretiroa hartu zuen arte, 20.0000 hegaldi-ordu inguru metatu zituen, 3.000 ikasle baino gehiagori hegan egiten erakutsi zien eta 450 hegazkin-istripu baino gehiago ikertzen parte hartu zuen.[7][6]

2021eko uztailaren 20an, 82 urte zituela, Blue Originen NS-16 misioan parte hartu zuen, eta pertsona zaharrena eta espaziora bidaiatu duen Mercury 13ko parte-hartzaile bakarra bihurtu zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Cuando las mujeres no podían ser astronautas: conoce la increíble historia de Wally Funk, la expiloto de 82 años que ha subido al borde del espacio con Jeff Bezos» 20bits 2021-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  2. (Ingelesez) Saner, Emine; @eminesaner. (2019-06-24). «‘I’ll be flying 'til I die!’ Why Wally Funk won’t give up her lifelong space mission» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  3. (Ingelesez) Yuko, Elizabeth. (2021-07-20). «Wally Funk's 60-Year Journey Into Space» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  4. (Ingelesez) Pilots, The Ninety-Nines Museum Of Women. «Mary Wallace Funk : Women Pilots (Museum Of Women Pilots)» Museum Of Women Pilots (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  5. a b (Gaztelaniaz) Trula, Esther Miguel. (2021-07-20). «A Wally Funk se le negó injustamente ir al espacio en 1961. Hoy volará con Jeff Bezos a sus 82 años» Magnet (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  6. a b c (Gaztelaniaz) PERÚ, NOTICIAS EL COMERCIO. (2021-07-21). «Wally Funk, de 82 años, se convirtió en la astronauta de mayor edad de la historia | TECNOLOGIA» El Comercio Perú (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  7. (Gaztelaniaz) Fernández, Enrique. (2021-07-19). «Conoce a Wally Funk, la aviadora de 82 años que viajará al espacio en el vuelo Blue Origin de Jeff Bezos 6 décadas después de haberse entrenado para ello» Business Insider España (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu