Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzaile mistikoaren printzipioetan oinarritzen hezkuntza metodo bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolak edo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du Waldorf pedagogiak, sormena eta ekimena landuz, humoreen teoria oinarri[1].

Waldorf hezkuntzak artearen adierazpenak ez ditu baztertzen.

Egun, munduan zehar 500 Waldorf eskola baino gehiago daude 30 herrialde baino gehiagotan sakabanaturik. Eskola konbentzionalen aldean, musika, dantza, olerkiak eta ipuinak bereziki lantzen dituen eskolak dira eta ikasgelak ingurune goxo eta naturalak dira, ikasgela arruntetako mahai eta aulki aldean. Umeei, zazpi urte dituzten arte, ezagutza ukatzen zaie, pentsatzen dutelako arima eta gorputza oraindik ez daudela guztiz lotuak[1].

Historia aldatu

1919an, Lehen Mundu Gerra bukatu osteko giro politiko eta sozial nahasian, Rudolf Steinerrek Emil Molt enpresariaren enkargu bat jaso zuen: Stuttgart-eko Waldorf zigarro fabrikako langile guztien seme-alabentzat eskola libre bat antolatzea eta zuzentzea. Proposamena onartu eta lehenengo irakasle taldea prestatu ondoren, eskola berri hori bost urtetan zuzendu zuen Steinerrek. Denbora horretan pedagogia berri baten oinarri metodologikoak eta didaktikoak ezarri zituen, bere pentsamendu mistikoan oinarrituta. Honen oinarriak hauexek ziren: giza naturaren ezagutza sakonetik abiatzen da pedagogia hau eta gizakiaren eboluzioaren hainbat etapetara egokitu behar da. Aldi berean, hezkuntza eredu bizia eta soziala izateko xedez sortu zuen. Haren ustez hezkuntza artelan baten moduan eraman behar zen aurrera, giro aske eta sortzailean. Aldi berean, hezkuntza benetako aldaketa sozialaren motorra izango zela uste zuen. Horregatik haurrei bezala helduei, fabrikako langileei, ere gau eskolak ematen zizkien. Proposamenak arrakasta izan zuen eta eskola berehala handitu zen; 700 ikasle baino gehiago izatera ailegatu zen denbora gutxian, edozein fabriketako eskola baten mugak nabarmenki gaindituz.

Stuttgart-eko lehen eskola hark oihartzun handia izan zuen Alemanian eta Europan. 1923az geroztik jardunaldi pedagogikoak eta hitzaldiak ematen hasi zen Steiner, eta ondorioz, Waldorf Eskola gehiago ireki ziren bai Alemanian baina baita ere Holandan, Ingalaterran, Suitzan. 1938an alderdi nazional-sozialista iritsi zen boterera eta Waldorf eskolaren oinarri pedagogikoek haien ideologiarekin ez zetorren bat; nazismoak ez zuen onartzen ez askatasunean burututako hezkuntza eredua ezta ere norberaren garapenaren garrantzia. Ondorioz, guztiak itxi egin zituzten. Hala ere, gerra bukatu ondoren, 1945ean, egiaztatu zenez, ideia pedagogiko horiek klandestinitatean zabalduz jarraitu ziren. [2]

Gaur egungo hedapena aldatu

Gaur egun, munduko mugimendu pedagogiko libre garrantzitsuenetariko bat da. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 3.000 eskola baino gehiago daude eta Haur Hezkuntzako 1.900 zentro baino gehiago 90 herrialdetan, herrialde garatuetan (Suedia, AEB, Kanada, Australia) zein ez hain garatuetan (Brasil, Ekuador, Kolonbia, Peru). Gainera eskola publiko batzuetan ere aplikatzen da bere ikaskuntza aberasteko. UNESCOren “Eskola kide”en barruan daude. UNESCOk pedagogia hau bultzatu eta babesten du, umeak heziketa aberats bat lortzen duelako. Bestalde, gobernu askok babesten dute, besteak beste, Irlanda, Australia, Alemania, Israel.

Euskal Herrian eredu hau jarraitzen duten hiru eskola daude abian. Araban bi dira: Trokonizko Geroa Eskola eta Aramaioko Waldorf Eskola. Iruñerrian, Nafarroako Waldorf Eskola dago.

Pedagogia honen ezaugarriak aldatu

  • Askatasuna oinarrizko baldintza da bizitza kultural sortzailea eduki nahi bada. Waldorf eskolak “eskola libreak” izendatzen dira, euren egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea delako. Horrekin batera, gizaki errespetutsuak izateko gaitasunak ikasten dituzte eskolan.
  • Haurraren erritmoa errespetatu behar da. Haurrak bizitzako beharrei erantzuteko, haren erritmoa eta garapen naturala errespetatzen duen pedagogia da hau. Aldi berean, hausnarketa lan bat egiten da garapenean sortzen zaizkion beharrei erantzuteko.
  • Naturarekiko harremanak. Urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizi egiten dituzte. Gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren kontzientzia hartu behar du.
  • Haurra ekintza eta une guztien erdigunea da. Haurraren heziketak helburu bat du: haren garapen korporalean, psikologikoan eta kognitiboan laguntzea autonomoa izan dadin, eta horrela, heldua denean iniziatiba edukitzeko eta libreki hautatzeko gai izan dadin. Horregatik da haurra uneoro zentroa.
  • Ikasgaiak eta lan metodologia Ez zaie ikasgai konkretuei soilik ematen garrantzia, baizik eta irakaskuntzako arlo anitzetan garatzen diren trebezien ekintza bateratuari. Diziplina desberdinen arteko eraginak zera bilatzen du: gaitasun psikikoak modu harmoniatsuan haztea eta garapen etapa desberdinetara ongi egokitzea. Waldorf programaren asmoa da, zentzu horretan, ezagutza intelektualak eta etengabeko praktika artistiko eta artisauen artean oreka lortzea. Helburua gizakiaren pentsamendua, sentimenduak eta gogoa orekatzea da.
  • Ikasketen programazioa beti haurraren garapenaren arabera egiten da, hau da, ikasketa planak haurraren garapen etapak eta inguruko errealitate soziala izaten ditu kontuan. Ondorioz, eskola planak ezin du finkoa izan eta irakasleen etengabeko prestakuntza eskatzen du.
  • Ordutegia. Waldorf eskoletan eguneroko zeregina organikoki egituratzen da. Haurrak erraztasun gehiago izaten du goizean lan intelektualak egiteko. Eskolako jarduna egunaren erritmo naturala jarraituz antolatzen da, eta ez sistemaren erosotasunaren arabera.
  • Ikasgaiak prozesuak biziz irakasten dira, naturaren legeak ikusiz eta munduarekiko, bizidunekiko eta gauzekiko interesa piztuz. Ikasgai guztien funtzioa trebeziak esnaraztea da.
  • Ikasleek euren testu liburu propioak egiten dituzte ikasgai guztietan eta maila guztietan. Gelako liburutegia elementu garrantzitsua da kontsultak eta irakurketa bultzatzeko.
  • Ez da kalifikaziorik ematen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu eskakizunekin presionatzen. Horren ordez, indibidualtasunean oinarritutako garapen kooperatiboa bultzatzen dute. [3]

Adin etapak eta ezaugarriak aldatu

 
Waldorf eskola bat.

Haurtzaro goiztiarra aldatu

Etapa hau 0 urtetik 6 urtetara doa. Umeek beraien zentzumenetatik interpretatzen dute Mundua eta horretarako imitazioa erabiltzen dute. Haserrealdiak , maitasuna, poza, gorrotoa, azkartasuna... ahotsaren tonuaren, kontaktu fisikoaren , gorputzaren mugimenduen , argitasunaren, iluntasunaren, harmonia eta desarmoniaren bitartez iristen zaio umeari. Umeez arduratzen direnak, imitazioa ahalbidetzen duen ingurunea eskaini behar dute. Horiekin batera elementu positiboak eta jolas sortzaileak burutzeko aukera ere. Hau lehenengo urtetan eutsiko du eta adin hauetan ekintza intelektuala bultzatuko da. Haurtzaindegian haurrak sukaldean jolasten dira, mozorrotu egiten dira, guraso bihurtzen dira, azti edo errege, abestu egiten dute, margotu. Abesti eta poesiaren bidez hizkuntza gozatzea, elkarrekin jolastea, ipuinak entzutea,antzerkia ikustea, ogia egitea... ahalbidetzen diete. Ekintza hauetan osoki parte hartuz, bizitzan prestatzera eta interesa piztu eta ikaskuntza maitatzea ekartzen du.

Bitarteko haurtzaroa aldatu

 
Alemaniako Lohelanden dagoen Waldorf eskola.

Etapa hau 7 urtetatik 13 urtetara doa. Mundua ederra da. Lehenagoko etapan Mundua imitazioarekin lotzen zen eta oraingoan imajinazioa ere erabiltzen da. Ikusi, entzun, sentitu dezakete eta gauzen esanahiari erantzun bat eman. Hezitzailearen papera hizkuntzaren munduan jakin beharrekoa itzultzea izan da lehen mailako hezkuntzan. Horretarako hainbat elementu eduki ditu eskura; ipuin tradizionalak, kondairak, mitologiakNatura, zenbakien mundua, matematika, geometria, oinarrizko zereginak… elikagai dira umearen arimarentzat. Imajinaziorantz doan edozer, sentimenduak aktibatzen dituenak edo ikasia eta gogoratua izaten denean onuragarria izango da umearentzat. Lehen hezkuntzako momentuan, “inteligentzia sentikorra” hezteko garaia da. Mundua ederra dela sentitu behar dute. Mundua zerbait abstraktu moduan aurkezten bazaie, berotasunik eta erakargarritasunik ez da agertuko. Landu behar den oro modu bizian eta irudimentsuan aurkeztu behar zaie motibazioa eta interesa estimulatzeko. Horretarako tresna lan guztietan alderdi artistikoa garatzea da. Uneoro eta eginkizun guztietan artistikoari eman behar zaio lehentasuna, ez ikasgai artistikoetan soilik. Bigarren fase hau pubertaroan jasandako aldaketen ondoren bukatzen da. Irudimena lantzeko ikaskuntzak aldaketa bat jasaten du arrazoiketa eta inteligentzi abstraktua azalduz.

Nerabezaroa aldatu

Etapa hau 14 urtetatik 21 urtetara doa. Mundua egiazkoa da. Nerabezaro garaian pertsonalitateak bere independentzia ospatzen du eta mundua arakatzeko modua aldatzen da. Pertsona helduak bihurtuko dira. Jarrera zientifikoak garrantzi handia dauka garai honetan. Izan ere, zerbaiten gaineko iritzi independente batera heltzeko, beharrezkoa da jarrera zientifikoa; hau da, aurreiritzirik onartuko ez duen jarrera, emozioak alde batera utzita. Horrela bada, esperimentuek eta alderdi praktikoek garrantzi handia daukate. Bestalde, irakasleak bai profesionalki bai bere eguneroko bizitzan koherentea izan behar du; izan ere, gazteak kritikoak eta idealistak dira. Hori dela eta, eskolak sarritan elkarrizketez eta eztabaidez osatzen dira Steinerren arabera bizidun hau ez da herentziaren ez eta ingurunearen emaitza espiritu baten manifestua baizik. 21 urte ingururekin prest dago heziketaren benetako eginkizunarekin hasteko.[4]

Waldorf prestakuntza aldatu

Waldorf eskolan hezitzaile gisa aritzeko prestakuntza berezia behar da. Euskal Herrian ez dago berau egiteko aukerarik. Inguruan hauexek dira dauden aukerak: Madrilen eta Vigon espainieraz, Bartzelonan katalanez eta Parisen frantsesez. Hezitzaileek hiru urteko formazioa jasotzen dute. Lehendabizikoa autoformaziorako izaten da; bigarrenean metodologia lantzen da; eta hirugarrenean didaktika. Maila bakoitza zortzi ataletan banatuta dago eta bakoitzaren inguruan hitzaldi bat egoten da. Mundu osoko hizlariak izaten dira. Hizlari guztiak esperientziadunak izan ohi dira, sarritan adinekoak.

Formakuntzan gai asko lantzen dira: antropologia, psikologia, motrizitatea, hizketa, haurraren garapen kognitiboa, haurraren garapen emozionala, zentzumenak, musika heziketa, eskulanak, ipuinak, buztina, egurra, nekazaritza, pintura, haurraren behaketa, etxeko lanak, jolas librearen garrantzia, antroposofia, norbere heziketa eta, azkenik, Waldorf eskoletan praktikak.

Prozesu guztiaren helburua hezitzailearen askatasuna, iniziatiba eta sormena lantzea da, pedagogia honen oinarria alegia. Haurrak hezteak lan pertsonal sakona eskatzen dio helduari. Gai izan behar du ikasleen heltze prozesuak antzemateko, eta naturako fenomenoez eta gure garaiko eragin zientifiko, historiko eta sozialez jabetzeko.

Ikasle ohiak aldatu

Pertsona ospetsu askok ikasi dute Waldorf eskoletan. Hona hemen batzuk:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu