Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea)
Saxonia Behereko Wadden itsasoko Parke Nazionala Alemanian Wadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako bat da, Saxonia Beherea estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2009an.
Wadden itsasoko Parke Nazionala (Saxonia Beherea) | |
---|---|
Kokalekua | Cuxhaven, Wurster Nordseeküste, Geestland, Butjadingen, Nordenham, Stadland, Jade, Varel, Bockhorn, Zetel, Sande, Wangerland, Wittmund, Neuharlingersiel, Esens, Dornum, Hagermarsch, Norden, Krummhörn, Jemgum, Bunde, Borkum, Insel Lütje Hörn (en) , Nordseeinsel Memmert (en) , Juist, Norderney, Baltrum, Langeoog, Spiekeroog eta Wangerooge, Alemania |
Koordenatuak | 53°42′N 7°20′E / 53.7°N 7.33°E |
Azalera | 3.450 km² eta 345.000 ha |
Izendapena | Alemaniako parke nazional eta naturagune babestua |
IUCNren babesa | II. maila: parke nazional |
Sorrera | 86-01-01 eta 1986 |
Webgunea | http://www.nationalpark-wattenmeer.de/ |
Parke Nazionala aldatu
Parke Nazionalak Saxonia Behereko kostalde guztia hartzen du bere baitan, Herbehereetako mugatik hasi eta Elba ibaiaren ahorarte. Honetaz gain Frisiako uharteak ere hartzen ditu (Baltrum, Borkum, Langeoog, Juist, Mellum, Memmert, Minsener Oog, Norderney, Spiekeroog and Wangerooge). Parkearen egoitza nagusia Wilhelmshaven hirian dago.
Ekologia aldatu
Habitatak aldatu
Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak, baina hauetaz gain badaude padura gaziak, areatzak, dunak eta noski, ibaien estuarioak ere. Itsasaldiek eragin handia dute, izan ere 10 metroko sakonera maximotik 24'5 metrotako garaiera arteko lurrak hartzen baititu.
Biodibertsitatea aldatu
4000 animalia eta landare espezie zerrendatu dira. Itsasaldiek organismo sinpleenak (diatomea, molusku, krustazeo eta anelidoak) ekartzen dituzte eta kate trofikoan gorago dauden espezieak hauetaz elikatzen dira.
Iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen dute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000 eiderrak eta 180.000 paita arruntak. Ugaztunen artean foka aipatu behar.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Alemanez) Wadden Itsasoko Parke Nazionalen webgunea