W S. Merwin

poeta estatubatuarra

William Stanley Merwin (New York, 1927ko irailaren 30a - Haiku, Hawaii, 2019ko martxoaren 15a) estatubatuar poeta eta itzultzailea izan zen. 1971ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen The Carriers of Ladders (1970, Eskailera-eramaileak) poema-bildumarengatik. Merwinen poemak bizitasun handikoak dira, eta inpertsonalak, aldi berean. Bakardadeaz, indarkeriaz, heriotzaz eta balio moralez idazten du, besteak beste. Izadiari eta animaliei buruz ere idatzi zuen hasierako poema-bildumetan: The Dancing Bears (1954, Hartz dantzariak) eta Green with Beasts (1956). Poema ezagunenak The Lice (1967, Zorriak) liburuan daude bilduta. Beste zenbait lan aipagarri Opening the Hand (1983, Eskua zabalduz), Travels (1993, Bidaiak) eta The Vixen (1996) dira. Itzultzaile gisa, gaztelaniazko eta frantseseko literatura-lanak itzuli ditu, batez ere, The Poem of the Cid (1959) eta The Song of Roland (1963), besteak beste. Hitz lauz idatzi dituen lanen artean, The Miner's Pale Children (1970, Meatzariaren haur zurbilak), Houses and Travellers (1977, Etxeak eta bidaiariak) eta Regions of Memory (1986, Memoriaren eskualdeak) dira nagusiak. 2008an, The Shadow of Sirius argitaratu zuen, eta 2009ko Poesiako Pulitzer saria irabazi zuen bigarrenez.

W S. Merwin

Bizitza
JaiotzaNew York1927ko irailaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaScranton (Pennsylvania)
Maui
New York
Hawaii
HeriotzaHaiku (en) Itzuli2019ko martxoaren 15a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Wyoming Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

merwinconservancy.org…
IBDB: 9867
Musicbrainz: 0fee61a8-dc1a-4914-9de1-45e0cf64de94 Discogs: 1234922 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: W S. Merwin