Vouilléko gudua (latinez: Campus Vogladensis) 507ko udaberrian gertatu zen, oraingo Vouillé herrian, frankoen eta bisigodoen artean Galia mendean izateko asmoz[2].

Vouilléko gudua
Xv. mendeko miniatura
Data507
LekuaEgungo Vouillé inguruan
Koordenatuak46°35′00″N 0°20′00″E / 46.5833°N 0.3333°E / 46.5833; 0.3333
EmaitzaErabateko frankoen garaipena
Gudulariak
Frankoak Bisigodoak
Buruzagiak
Klovis I.a Alariko II.a
Indarra
30.000 soldadu
10.000 zaldun[1]
Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak, baina asko

Klovis I.ak erresuma frankoa ezarri nahi zuen erromatar Galia probintzia osoan. Horretarako, Soissonsen galiar-erromatarrak eta Zülpichen alamanak menderatu ostean, hegoalderantz jo zuen bisigodoen aurka Loira zeharkatuz. Horiek ostrogodoen laguntza jaso zuten, baina ailegatu baino lehen gudua hasi eta frankoek erregea hil zuten, eta erabateko porrota izan zen bisigodoentzat.

Guduaren ondorioz, frankoek Tolosa Okzitania, Akitania, Gaskoinia eta Limusin eskuratu zituzten, eta borgoinarrek, berriz, Narbonensis. Bisigodoek Septimania baino ez zuten mantendu Galia osoan, eta Iberiar Penintsulan areago sartzen joan ziren, handik hamarkada askotara Bisigodoen Toledoko Erresuma sortu. Garaipen horrek Anastasio Ekialdeko erromatar enperadorearen aitortza izan zuen, Klovis I.a kontsul bihurtuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Losada Malvárez, Juan Carlos. (2004). Batallas decisivas de la historia de España. Aguilar, 47 or. ISBN 84-03-09432-9..
  2. Encyclopedia of barbarian Europe: society in transformation, Ed. Michael Frassetto, (ABC-CLIO, 2003), 362.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.