Vormsi, tamainaz, Estoniako laugarren uhartea da. Hiiumaa eta Noarootsiko penintsularen artean dago, azken hau kontinentean, honengandik, Voosiko itsasartearen bidez 3 kilometro bananduta dagoelarik. Bere hedadura, 92 kilometro karratukoa da, eta Lääne konderriko udalerrietako bat da.

Vormsi
Datu orokorrak
Garaiera12 m
Motauharte
Luzera16,2 km
Zabalera10,7 km
Azalera91 km²
Geografia
Map
Koordenatuak59°00′N 23°15′E / 59°N 23.25°E / 59; 23.25
UTC orduaUTC+02:00
Honen parte daMoonsund Uhartedia
Herrialdea Estonia
County of Estonia Lääne County
Rural municipalityVormsi Rural Municipality
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Udan, Svibyko portua, transbordadore edo ferry baten bidez komunikatua dago. Honek, egunean bi aldiz egiten du, uhartea, kontinentean dagoen Haapsalu herritik banatzen duten 12 kilometroak.

Historia aldatu

Jada XIII. mendean, populatua zegoen. Denborarik gehienean, suediar estoniarrek okupatua egon zen (estonieraz: rannarootslasel) "Kostaldeko suediar" bezala itzul daitekeena. Uhartea, 3.000 biztanle izatera iritsi zen Bigarren Mundu Gerra baino lehen. Gerra gertatu zen bitartean, Vormsiko ia biztanleria guztia ebakuatu zen, baita Estonian bizi ziren beste suediar batzuk ere, Suediarantz. Gaur egun, uhartean, 350 biztanle inguru bizi dira.

Vormsi izena, suedierazko Ormsören edo alemanezko Wormsen (suge uhartea) eratorri bat da. Suediar eragina, beste toki izen batzuetan ere ikus daiteke: Hullo (gune administratiboa), Sviby (portu nagusia), Söderby, Norrby, Diby, Rälby, Borrby, Kärrslätt, Saxby, Busby, Suuremõisa (Magnushof) eta Rumpo bezalako herrixkak, eta Prästvik bezalako lakuak.

Galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu