Vlissingen[1] (entzun) Herbehereetako Zeelanda probintziako herria da. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 44.608 biztanle zituen. Probintzian biztanle gehien dituen herria da Terneuzenen atzetik. Bertan herrialdeko bigarren porturik garrantzitsuena dago, Westerschelde ibaiaren bokaletik gertu.

Vlissingen
Vlissingen
Vlissienge
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Zeelanda
AlkateaBas van den Tillaar (en) Itzuli
Izen ofizialaVlissingen
Jatorrizko izenaVlissingen
Vlissienge
Posta kodea4380–4389
HerriburuaVlissingen (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°27′N 3°35′E / 51.45°N 3.58°E / 51.45; 3.58
Map
Azalera345 km²
Altuera1 m
MugakideakMiddelburg (en) Itzuli, Borsele, Terneuzen, Itsas zabal, Veere eta Sluis
Demografia
Biztanleria44.358 (2021eko urtarrilaren 1a)
−2 (2020)
Dentsitatea128,57 bizt/km²
Etxebizitzak22.067
Informazio gehigarria
Sorrera1247
Telefono aurrizkia0118
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakDeal (en) Itzuli eta Ambon
vlissingen.nl

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Vlissingen Herbehereetako hego-mendebaldean dagoen herria da, hegoaldean Westerschelde ibaiarekin egiten du muga, ekialdean Borselerekin, iparraldean Middelburgekin eta ipar-mendebaldean Veererekin.

Geografia aldatu

Vlissingen Walcheren uhartearen hegoaldeko muturrean dago, Scheldt eta Ipar itsasoaren artean. Erliebe laua eta hondartza luzeak paisaia osatzen dute. Udalerriaren ipar-mendebaldean dago udalerriko punturik garaiena, Ipar itsasoaren ondoko dunetan.

Vlissingengo hondartzetara milaka turista etortzen dira urtero, batez ere Alemaniatik etorritakoak. Hondartzarik ezagunena Badstrand dago, herriko pasealeku edo "Boulevarraren" ondoan etxebizitza eraikinik garaienak dauden gunean. Nollestrand hondartza Windorgel eta Nollebosch bitartean dago mendebaldeko dunetara bidean.

Auzoak aldatu

Vlissingen 33.000
Oost-Souburg 10.500
West-Souburg 1.000
Ritthem 500

Klima aldatu

Vlissingenek klima atlantiar hezea dauka. Prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar eta udako azken asteetan ekaitzak izan daitezke. Orokorrean herrialdearen gainontzean baino euri gehiago jausten da urtero (700 eta 800mm inguru), baina kopuruak oso aldakorrak dira urte batetik bestera. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak jotzen duenean euri gehiago egiten du ipar-ekialde edo ekialdetik jotzen duenean baino.

Tenperaturak nahiko epelak dira eta neguan elur gutxien egiten duen Herbehereetako gunea da, batez beste 15 egun urtero. Dena den, prezipitazioak bezala aldakorra da elur egunen kopurua urtetik urtera, 2009 eta 2010era bitarteko neguan esaterako 40 egunetan jausi zen elurra, Europa mendebalde osoan izandako hotz bolada iraunkorrak eraginda. Uda garaian tenperaturak 20 eta 25 gradu bitartean mantentzen dira eta noizbehinka termometroa 30 gradura ere hurbiltzen da.

  Vlissingengo batez besteko ezaugarri klimatikoak[2]
Hilabete Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtea
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6 6 9 13 17 19 21 22 19 15 10 7
14
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 2 4 6 10 13 15 15 13 10 6 3
8
Prezipitazioak (mm) 59 48 51 39 53 63 64 74 69 76 78 69
744
Iturria: Weer.nl webgunea

Historia aldatu

Duen kokapen estrategikoa dela eta, Vlissingen portu garrantzitsuena izan da historian zehar. Ipar itsasorako igarobidea izanik, XVII. mendean Herbehereetako Ekialdeko Indietako konpainiaren ontzien abiapuntua izan zen.

Hiri eskubideak 1315ean jaso zituen.

Ekonomia aldatu

Vlissingengo portua Terneuzengoarekin batera Zeeland Ports izeneko elkartearen barruan daude, urtero 33 milioi tona zama mugitzen dituzte. Portua ekialderantz garatzen joan da Scheldt ibaian barrena eta gaur egun gai solidoak, kontainerrak eta petroliotik eratorritakoak jasotzen dituzten terminalak daude. Etorkizunean portua gehiago handitzeko proiektuak daude, batez ere, kontainerren garraiorako terminal berriak eraikitzeko eta horrela Anberesko portuari konpetentzia egiteko. Izan ere, Vlissingengo portura sakonera handiagoko itsasontziak hel daitezke.

Portuaz gain, hirian gerraontziak eraikitzen dituen Damen ontziola dago, antzina zeuden ontzioletatik geratzen den bakarra.

Garraiobideak aldatu

2003an Vlissingen eta Breskens herriak itsasoz elkartzen dituen Veolia enpresa frantziarraren ferry zerbitzua martxan jarri zen. Uda garaian ferryak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu inguruetara etortzen diren milaka turistengatik.

1990eko hamarkadara arte Vlissingen eta Erresuma Batua batzen zituen ferry zerbitzua ere izan zen.

Trena aldatu

Herbehereetako tren garraio enpresa nazionalaren bi lineek herria zeharkatzen dute, Vlissingen Roosendaal eta Amsterdamekin elkartuz. Herrian bi geltoki daude, bata ´´Vlissingen´´ izenekoa, herriaren hegoaldean dago, ferry geltoki eta portu zaharretik gertu, eta bigarrena Oost Souburg auzoan dago, Middelburgerako kanalaren ondoan.

Oost Souburgeko geltokia Herbehereetan hegoalderago dagoen tren geltokia da.

Autobusa aldatu

Conexxion autobus konpainiaren hiru lineek Vlissingen inguruko herriekin batzen dituzte, 56. 57. eta 58. lineek Vlissingen eta Middelburg elkartzen dituzte ordu erdiko maiztasunarekin.

60. lineak Vlissingen kanpoaldean dagoen unibertsitate eta institutoak Terneuzenekin batzen ditu, baina egunean bi zerbitzu baino ez daude, ikasleak goizean eskoletara joan eta arratsaldean eskoletatik bueltatzeko.

Argazkiak aldatu

Pertsonaia ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.