Viseu Portugalgo hiria da, herrialdearen iparraldean dagoena eta Viseuko Barrutiaren hiriburua dena. 2011ko erroldaren arabera 99.274 biztanle ditu.

Viseu
Portugalgo hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaViseu
AlkateaAlmeida Henriques
Izen ofizialaconcelho de Viseu
Posta kodea3500–3519
Geografia
Koordenatuak40°39′27″N 7°54′50″W / 40.6575°N 7.9139°W / 40.6575; -7.9139
Map
Azalera507 km²
Altuera476 m
MugakideakCastro Daire (en) Itzuli, Vila Nova de Paiva (en) Itzuli, Sátão (en) Itzuli, Penalva do Castelo (en) Itzuli, Mangualde (en) Itzuli, Nelas (en) Itzuli, Carregal do Sal (en) Itzuli, Tondela (en) Itzuli, Vouzela (en) Itzuli eta São Pedro do Sul (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria99.274 (2011)
Dentsitatea195,81 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia232
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakLublin, Arezzo, Ciudad Rodrigo, Haskovo (en) Itzuli, Marly-le-Roi, Oviedo, Santa Maria da Feira, São Filipe (en) Itzuli, Cantagalo (en) Itzuli, Matola, Aveiro, Abidjan, Campinas, São Filipe (en) Itzuli, Rio de Janeiro eta Cascais
cm-viseu.pt

Historia aldatu

Viseuren historia zeltiar garaian hasi zen, baina erromanizazioarekin erdigune garrantzitsua bihurtu zen, izan ere Mérida, Lisboa eta Galiziarako errepideen arteko bidegurutzea izan baitzen. Lusitaniarren buruzagi famatua izan zen Viriato bertan bizi izan zela ere uste da.

VI mendean bisigodoek hiri bihurtu eta diozesia ezarri zuten bertan. VIII mendean mairuek konkistatu zuten eta bertan izan ziren 1037an Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak eskuratu zuen arte. Portugalgo konderriaren hiriburu ere izan zen 1123an eta esaten da Afonso Henriques Portugalgo lehenengo erregea bertan jaio zela. 1383 eta 1385 artean Joanes I.a Gaztelakoaren eskutan izan zen eta honek harresiak eraiki zituen. Alfontso V.ak babes hauek handitu zituen.

XIX mendean hiria zabaldu egin zen erdi aroko mugak gaindituz.

Geografia aldatu

Viseuko lautadan kokaturik dago, mendiz inguratuta eta hiru ibai nagusi ditu: Vouga, Dão eta Paiva. Hegoaldean Serra da Estrela mendizerra dauka.

Fregesiak aldatu

  • Abraveses
  • Barreiros e Cepões
  • Boa Aldeia, Farminhão e Torredeita
  • Bodiosa
  • Calde
  • Campo
  • Cavernães
  • Cota
  • Couto de Baixo e Couto de Cima
  • Faíl e Vila Chã de Sá
  • Fragosela
  • Lordosa
  • Mundão
  • Orgens
  • Povolide
  • Ranhados
  • Repeses e São Salvador
  • Ribafeita
  • Rio de Loba
  • Santos Evos
  • São Cipriano e Vil de Souto
  • São João de Lourosa
  • São Pedro de France
  • Silgueiros
  • Viseu

Demografia aldatu

Viseuko udalerriaren populazioa (1801 – 2009)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2009
33 699 36 049 54 047 61 140 79 890 83 261 83 601 93 501 99 274

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Viseuko katedrala.

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu