Visconti leinua Italia iparraldeko familia noble bat izan zen. Leinu honen sortzailea izan zen Ottone Viscontik Milango hiri-estatuaren kontrola bere etsaiak ziren Della Torre familiakoak garaitu hartu zuen 1277an.

Milango Viscontitarren armarria biscionea erakusten, gizaki bat irensten ari den sugea.

Viscontitarrek Milan gobernatu zuten Erdi Aroan eta Pizkundearen lehen urteetan, lehenik Milango jaun bezala, ondoren, 1395etik, Milango duke bezala. Leinu hau Filippo Maria Viscontiren heriotzarekin amaitu zen 1447an, bere oinordekoa, tarte errepublikar baten ondoren, bere suhi Francesco Sforza izan zelarik.

Mateo I.aren anaia den Ubertogandik sortzen da Modroneko dukeen alboko adarra. Familia honetakoa da Luchino Visconti zinegilea, neoerrealismo italiarreko zine zuzendari garrantzitsuenetako bat.

Milango gobernariak aldatu

Familiako beste kide batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu