Virtudes González García

Virtudes González García (1922ko abuztuaren 12a, Madril- 1939ko abuztuaren 5a, Madril) 1939ko abuztuaren 5ean Madrilen erregimen frankistak fusilatutako emakumeetako bat izan zen, momentu horretan modista zen eta 18 urte besterik ez zituen. Errepresaliatutako emakume talde hori Hamahiru Arrosak izenaz ezagutzen da. [1][2][3][4]

Virtudes González García

Bizitza
JaiotzaMadril1922ko abuztuaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1939ko abuztuaren 5a (16 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjostuna
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak

Biografia aldatu

Virtudes González 1922an Madrilen jaio zen eta bertan bizi zen eta modista bezala lan egiten zuen. Gerra hasi eta berehala, 1936ko abuztuan JSUren militante egin zen. Hala, "Pablo Vargas" clubeko idazkari femeninoa izan zen, Probintziako Komitearen Antolaketa Komisioaren parte izatera pasa aurretik. 1939Ko martxoaren 27an Madrilgo JSUko Komite Probintzialaren partaide berri gisa aukeratu zuten[5].

JSUn bere mutil-laguna, Vicente Ollero, ezagutu zuen; izan ere, Vicente, gerra amaitzean gazteriaren Radio Oesteko arduradun izendatu zuten. Hala, Virtudes irratiaren eta Madrilgo JSUko zuzendaritzaren arteko bitartekari gisa aritu zen.

1939ko maiatzaren 16an atxilotu zuten, bere kide batek, torturatua izan ondoren, salatu baitzuen. Hala, JSU birsortzen saiatzea eta sabotaia eta konplot ekimenetan aritzea egotzi zioten. 21 urte baino gutxiago zituen arren ez zuten Ventaseko Kartzelan adinez beherakoentzat zegoen departamentuan sartu eta maiatzaren 17an kartzelan sartu zuten.

Prozesu berean Valentin, bere mutil-laguna, ere kartzelatu zuten, eta kartzelan zeuden bitartean idatzizko harremana mantendu zuten, exekutatuak izan aurretik berriz elkar ikusiko zutelaren esperantzarekin.

1939ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten Madrilgo Ekialdeko Hilerriaren (gaur egungo Almudena hilerria) hilarrietan[6] . Bera erahil baino momentu batzuk lehenago Valentin fusilatu zuten beste atxilotu batzuekin batera, leku berean.

Memoria aldatu

Urtero, Abuztuaren 5ean emakume talde honi eta Madrilgo Ekialdeko Hilerrian fusilatu zituzten JSUko beste 43 gazteei omenaldia egiten zaie[7]. Era berean, Espainiako hainbat herritan Hamairu Arrosei eskeinitako kaleak daude. Halaber, beraien historiari buruzko obrak idatzi dira: liburuak, dokumentalak eta pelikulak

2019ko apirilaren 13an Ekialdeko Hilerrian Madrilgo frankismoaren biktimei omenaldia egin zitzaien, Memoria eta Askatasuna kolektiboak 2007tik urtero antolatua. Izan ere, Madrilgo Udalak Fernando Hernandez Holgado historialariari eskatutako ikerketan azaleratzen da Madrilen gerra kontseiluagatik exekutatuko pertsonak 2.936 izan zirela[8].

Erreferentziak aldatu

  1. Madrilgo frankismoaren biktimen zerrenda. Memoria y Libertad-en
  2. NÚÑEZ DÍAZ-BALART, Mirta eta ROJAS FRIEND, Antonio (1997): Consejo de Guerra. Los fusilamientos en el Madrid de la posguerra (1939-1945). Compañía Literaria, Madrid. ISBN 9788482130590. (Dialnet)
  3. Fusilados por el franquismo en el Cementerio del Este de Madrid
  4. «Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid: Memorial Madrid. Represión franquista y lucha por la libertad»] Taller de historia del PCE "Marusia" [Tetuán, Madrid] . Noiz kontsultatua: 2020-05-29.
  5. Unknown. (2015-06-06). «La H/historia en la memoria: Memorial PCE [GO»] La H/historia en la memoria (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
  6. «En Zona Feminista: LAS TRECE ROSAS» En Zona Feminista (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
  7. Madrid homenajea a las Trece Rosas en el 74 aniversario de su ejecución.
  8. Listado de personas ejecutadas durante la posguerra (1939-1944) en la ciudad de Madrid(Internet Archiven artxibatua)