Virginia Laparra

Guatemalako fiskala

Lilian Virginia Laparra Rivas (Guatemala) Quetzaltenangoko Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren fiskal ohia, kontzientzia presoa.

Virginia Laparra

Bizitza
JaiotzaIsla Nublar (en) Itzuli
Herrialdea Guatemala
BizilekuaQuetzaltenango
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfiskala

Biografia aldatu

Ustelkeriaren aurkako fiskala aldatu

Laparra zigorgabetasunaren aurkako fiskaltza bereziaren (FECI) burua izan da Quetzaltenangoko epaitegian zeina 2016an zabaldu zen Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioa (CICIG) eta FECI-ren arteko elkarlana bultzatzeko. Epaitegiaren autoritatea Quetzaltenango, Huehuetenango, Totonicapán eta San Marcos-eko departamentuetara zabaltzen zen. Epaitegia 2018an itxi zen, CICIG-aren amaierarekin eta Iván Velásquez-en irteerarekin batera.[1] 2020an, berriz ere zabaldu zen, Laparra buru zelarik.[2] 2014tik 2020ra, 200 bat pertsona epaitu zituen, haien artean politikari eta enpresaburuak ustelkeria egotzita.[3]

Bere kontrako epaiketa aldatu

2017an, Laparra, Quetzaltenangoko fiskala zela Lesther Castellanos epailea salatu zuen, ustez Omar Barrios izeneko abokatuari informazioa emateagatik, legez kontra. Castellanos eta Barriosek salaketari buelta eman eta Laparra salatu zuten.[4]

2022ko otsailean, María Consuelo Porras zuzentzen zuen Ministerio Publikoak, Virginia Laparra atxilotu zuen, ustez 2019 gehiegizko autoritatea eta bere funtzioak ez zirenak erabili zituela egotzita, hain zuzen Lester Castellanos Rodas (orain, Tortutaren aurkako errelatorea dena) eta Omar Barriosen kontra egin zuelako administratiboki.[5] Amerikako Abokatuen Elkarteak bere atxiloketa deitoratu zuen, izan ere, Laparra berak atxilotutako 250 presorekin elkarbanatzen zuen Mariscal Zavala izeneko kartzela (Guatemala Hiria) eta egunean ordu bat baino ezin zen ziegatik atera.[6][7][8] OMCT-FIDH eta UDEFEGUAK ere atxiloketaren nondik norakoak salatu zituzten.[9]

Jordán Rodas, Giza Eskubideen Prokuradoreak egindako bisita eta gero, Laparrak idatzitako gutuna sare sozialetan elkarbanatu zuen:

"Gauzak horrela, bistan da nire emakume-posizioa, FECIko kide izateak, nire defentsa-eskubide sakratua erabiltzeak, ihes egin ez izateak eta maila akademiko bat izateak 'kartzelan' naukatela gaur egun. Noiz arte nire Guatemala maitea?".[10]

Abuztuan, Laparrak Fundación contra el Terrorismo izeneko elkarteari kasuaren gaineko informazioa ukatzeko eskaera egin zuen, baina epaileak ukatu egin zion eskaera eta Laparra epaiketara bidali zuen autoritare indarkeriagatik.[11]

Hainbat atzerapen ondoren, azkenean, 2022ko abenduaren 16an bere kontrako epaiketa burutu zen, non lau urteko kartzela zigorra leporatu zizkioten. Behin betiko epaia eman arte, isuna ordaindu behar badu ere denbora hori espetxetik kanpo emateko aukera du. Adituen arabera, epai hori aurrekari garrantzitsua ezartzen du, izan ere, hemendik aurrera fiskalek epaileen kontrako ekintzak ez gauzatzearen ondorioa izan daitekeelako. Laparraren kasuan, bere nagusia zena, Juan Francisco Sandoval, jakinaren gainean zegoela ezin izan du frogatu. Izan ere, bere nagusia atxilotzeko agindua indarrean dago eta epaileak Sandovalek bere testigantza Washingtonen dagoen Guatemalako enbaxadan egin nahi zuen eta horrek atxiloketa arriskua suposatzen zuen.[12] UDEFEGUA eta OACHNUDen ordezkaritzak egon ziren epaiketan eta Amnistia Internazioanala zein Human Rights Watch erakundeek atxiloketa deitoratu dute.[12]

Laparraren kasua ez da isolatua, ustelkeriaren aurkako beste fiskal eta abokatuek ere jazarpena jaso dute, besteak beste, Siomara Sosa eta Leily Santizo.[13] Juan Francisco Sandoval eta Erika Aifán-en kasuak ere testuinguru berean eman dira.[9]

Ia bi urteko kartzela-zigorraren ondoren, epaileak etxe barruko espetxealdia onartu zuen 2024ko urtarrilaren 3an.[14][15] Izan ere, 2023ko abenduan, Justizia Auzitegi Gorenak (gastelaniaz, CSJ) Laparra askatzeko agindua eman zuen eta bost eguneko epea ematen zion epaileari agindua betetzeko.[14] Epaileak azken egunean askatu zuen.[14] Laparra ezingo da herrialdetik atera eta agerraldia egin beharko du Ministerio Publikoan hamabost egunean behin.[14]

Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «EUA insta a fiscal de Guatemala a perseguir corruptos y no a su mismo equipo» El Economista (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  2. (Gaztelaniaz) Administrador. «FECI reabre agencia en Quetzaltenango» La Prensa (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  3. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2022-04-21). «El arresto de Virginia Laparra “es una vergüenza para la Justicia guatemalteca”, dicen abogados de América» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra, la única prisionera de Mariscal Zavala» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra: carta abierta al pueblo de Guatemala» Prensa Comunitaria 2022-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) Organización Abogados de América censura arresto de exfiscal guatemalteca Virginia Laparra – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Abogados denuncian en Guatemala detención injusta de exfiscal anticorrupción» La Vanguardia 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  8. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2022-04-18). «Virginia Laparra y la dignidad» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  9. a b (Gaztelaniaz) «Guatemala: Detención arbitraria de la Fiscal contra la impunidad Virginia Laparra» Federación Internacional por los Derechos Humanos (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  10. (Gaztelaniaz) «Virginia Laparra, exjefa de FECI en Quetzaltenango, envía carta desde la prisión» www.soy502.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  11. (Gaztelaniaz) Juez rechaza petición de exfiscal Virginia Laparra de retirar como querellante a Fundación contra el Terrorismo. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Condena Virginia Laparra: un precedente contra los fiscales» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  13. (Gaztelaniaz) «Apoyemos a una fiscal honesta: Virginia Laparra» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  14. a b c d (Gaztelaniaz) Virginia Laparra recupera su libertad luego de casi dos años en prisión y tendrá arresto domiciliario. 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  15. (Gaztelaniaz) «Guatemala: Liberación de presa de conciencia Virginia Laparra es un triunfo contra la injusticia» Amnistía Internacional (Amnistía Internacional).
  16. (Gaztelaniaz) «Guatemala: Presa de conciencia Virginia Laparra es condenada a cuatro años de cárcel» Amnistía Internacional 2022-12-16 (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).

Kanpo estekak aldatu