Victorinus Youn Kong-hi

Victorinus Youn Kong-hi (koreeraz: 윤공희; Nampo, 1924ko azaroaren 8a) iparkorear jatorriko hegokorear elizgizon katolikoa da, Gwangjuko artzapezpiku emeritua.

Victorinus Youn Kong-hi
Roman Catholic Archbishop of Gwangju (en) Itzuli

1973ko urriaren 25a - 2000ko azaroaren 30a
Peter Han Kong-ryel (en) Itzuli - Andreas Choi Chang-mou (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Gwangju (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1963ko urriaren 7a - - Angelo Kim Nam-su (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Suwon (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHego Pyongan1924ko azaroaren 8a (99 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaCatholic University of Korea (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza aldatu

Nampon (gaur egun Ipar Korea) jaio zen 1924an. Haren gurasoak katolikoak ziren. Apaizgaitegi batean ikasten ari zela, komunistek boterea hartu zuten eta katolikoak jazartzen hasi ziren. Victorinus Youn Kong-hi ihes egin zuen Daniel Tji Hak-soun apezpikuarekin batera. 1950eko urtarrilaren 17an iritsi ziren Seulera[1].

1950eko martxoaren 20an apaiztu zen[1][2].

1957tik 1960ra Erroman teologia ikasi zuen Urbaniana unibertsitatean eta Eliz Unibertsitate Gregorianoan[1].

1963ko urriaren 7an, Paulo VI.a aita santuak Suwongo lehen apezpiku izendatu zuen[2][1]. Urte berreko urriaren 20an apezpiku ordenatu zuten[2]. Pax Christi leloa hautatu zuen[3].

1973ko urriaren 25ean Gwangjuko artzapezpiku bihurtu zen[2].

1973tik 2010era Gwangjuko Unibertsitate Katolikoko zuzendari izan zen[1].

Artzapezpikua zen bitartean, Najuko santutegiko mirarien ikerketa hasi zuen eta esan zuen bere ustez ez dagoela naturaz gaindiko ebidentziarik fenomeno horretan[4].

2000ko azaroaren 30an erretiroa hartu zuen[2]. Hego Koreako apezpiku zaharrena da[5].

2022an esan zuen bere ustez Ipar Korea komunistan katolikoen kopurua gero eta handiagoa dela, nahiz eta ezkutuan bizi eta jazarpena jasan[1].

2024ko urtarrilean ehungarren urtebetetzea ospatu zuen (Hego Korean, tradizioz, urtarrilean urte bat gehitzen zaio adinari eta ez benetako jaiotze-egunean)[6].

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop, 97, Says He Thinks Church is Growing Secretly in North Korea» The Tablet 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop Victorinus Youn Kong-hi» Catholic Hierarchy 2023-12-13.
  3. (Ingelesez) «Metropolitan Archdiocese of Gwangju 광주» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  4. (Ingelesez) «Korean bishop issues caution on alleged Marian revelations» Catholic Culture 2007-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  5. (Ingelesez) «S. Korea's oldest archbishop» K-Vibe 2023-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  6. (Koreeraz) «100세 윤공희 대주교 “5.18이 주교로서 나를 살려줬다” [영상채록5·18»] KBC 2024-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak aldatu