Victorine Gorget

Frantziako ikuzlea eta Parisko Komunan militante errepublikanoa (1843-1901)

Victorine Gorget (Paris, 1843ko apirilaren 20aNouméa, 1901eko Urriaren 11) ikuzlea zen, eta 1871ko Parisko Komunan militante errepublikanoa.

Victorine Gorget

(1871)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGorget
JaiotzaParis1843ko apirilaren 20a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaParisko 18. barrutia
Heriotza1901eko urriaren 11 (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda eta washerwoman (en) Itzuli

Biografia aldatu

Victorine Edmet Gorget eta Eleonore Cochonen alaba zen, eta ikuzle gisa lan egiten zuen Parisen. 1,65 m luze zen, begi beltzak eta azal beltzarana zituen.[1] Edmond Nicolas Lefèvre zurezko eskultorearekin ezkondu zen 1872ko abuztuaren 22an, eta harekin joan zen bizitzera Chartres kaleko 5.ean, Parisko ekialdeko 18. barrutian.[2][3] Geroago, 32 urte zituela, bigarrenez ezkondu zen, Jean-Baptiste Puissantekin, 1875eko abenduaren 2an, eta azkenik, 48 urte zituela, Louis Félix Roffidalekin, 1891ko uztailaren 1ean, Papeete-n.[4][5]

Parisko Komuna gertatu zenean, Victorine Lefèvrek 28 urte zituen. Sarritan, Parisko 17. barrutiko Saint-Michel des Batignolles-eko elizan elkartzen zen klubera joan ohi zen.[6] Victorinek buruzagi ospea hartu zuen, eta behin, hau adierazi omen zuen: "Gizonak Versaillesko tropen aurka borrokatzera irteten diren bitartean, damek armak hartu behar dituzte harresiak defendatzeko".[7] Parisko Defentsarako eta Zaurituen Zaintzarako Emakumeen Batasunean ere lan handia egin zuen.[1]

 
Faubourg Saint-Germaineko pétroleuse-en epaiketa 4. Gerra Kontseiluaren aurrean.

Auzokoek salatuta, Laugarren Gerra Kontseiluak 1872ko martxoaren 30ean erbesteratze zigorra ezarri zion, arrazoi hauek emanda: "Gerra zibila bultzatzea eta, leku publikoetan hitzaldiak, oihuak edo mehatxuak eginez, delituak egitera eta matxinatuekin biltzera animatzea". Emakumea zenez, bere intimitatea eta moraltasuna ere nahasi zituzten galdeketan gertaera politikoak leporatzen zizkiotenean.[8] Horrela, itaunketan, Gerra Kontseiluak honako galdera hau egin zion: «Antza denez, gurutze bat zeure atzealdean jarri eta 'Elkar ezagutzen dugu jada, beraz, pot egidazu ipurdian!' esan omen zenuen». «Hori gezurra da. Lehenago esan nuen, eta gaur ere ezeztatzen dut halakorik esan nuenik».[9][10]

 
Louise Michel (1830-1905)

Deportazio zigorraz kondenatu ondoren, Auberiveko espetxe zentrala utzi zuen Parisko Komunako 7. konboian, 10 zenbakiarekin. 1873ko abuztuaren 5ean Brestetik igaro zen, eta 1873ko abuztuaren 10ean Aix uhartean La Virginie bela fragatan ontziratu eta Kaledonia Berrira eraman zuten.[1][6][11] Bidaiak lau hilabete iraun zuen. Ontzi berean Louise Michel, Henri Messager eta Henri Rousseau ere eraman zituzten.[1]

Victorine Gorget Nouméan bizitzeko baimena izan zuen, 'deportatu arrunta' gisa sailkaturik zeuden kondenatu gehienen moduan. Han, hasieran, ikuzle gisa lan egin zuen, eta geroago bainugelen arduraduna izan zen. 1875ean, zortzi hilabetez preso egon zen Ducos penintsulan, Marie Spinay eta Jeanne Bertranine communardekin batera.[1][12] Baptiste Joseph Puissant-ekin legez kanpo bizitzea leporatu zioten. Puissant, 1840an jaiotako militarra, bost urteko zigorra betetzen ari zen bere kapitainaren sinadura faltsifikatzeagatik.[1]

1878ko urtarrilaren 4an, Victorine Gorgetek zigorraren barkamena lortu zuen, eta 1879ko martxoaren 11n Kaledonia Berrian bizitzeko betebeharra deuseztatu zuten.[2]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Victorine Gorgete» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-21 data duen 197990303 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f (Frantsesez) Claude et Gérald Cornet. (2014). «Victorine Gorget, "la grande Créole"» Société d'études historiques de la Nouvelle-Calédonie: 29-37...
  2. a b (Frantsesez) LEFÈVRE Victorine [née GORGET Victorine. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique...
  3. Des communard-e-s près de chez vous - uMap. .
  4. (Ingelesez) Family tree of Victorine GORGET. Geneanet (Noiz kontsultatua: 2022-11-07)..
  5. (Frantsesez) «Liste des couples condamnés et mariés en Nouvelle Calédonie» Réalisé avec Généatique 2020-04-29..
  6. a b (Frantsesez) Pérennès, Roger. (1991). Déportés et forçats de la Commune : de Belleville à Nouméa. Ouest éditions ISBN 2-908261-80-4. PMC 25234929. (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  7. (Frantsesez) paul-quader. «Dictionnaire des francs-maçons de la Commune de Paris de 1871 (9)» Le blog de paul-quader (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  8. (Frantsesez) La pétroleuse. Interrogatoire de Victorine Gorget, Versailles, 9 octobre 1871.. CriminoCorpus - Musée d'histoire de la justice, des crimes et des peines. Archives nationales (Noiz kontsultatua: 2022-11-07)..
  9. (Frantsesez) Bugnon, Fanny. (2018). «Surveillées et punies. Une histoire des procès faits aux femmes.» Délibérée 2018/2 (N° 4): 15-19. (Noiz kontsultatua: 2022-11-07)..
  10. (Frantsesez) BOUVIER, Marie-Paule. (2016). CONSEILS DE GUERRE ET CONDAMNÉS DE LA COMMUNE DE PARIS. 1870-1873. SOUS-SÉRIE GR 8 J. Centre historique des archives Service historique de la Défense, 251 or. (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  11. (Frantsesez) «Base nominative Personnes et Familles IREL» anom.archivesnationales.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
  12. (Frantsesez) «Regards de femmes» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).

Bibliografia aldatu

  • (Frantsesez) Cornet, Claude; Cornet, Gérald. (2014). «Victorine Gorget, "la grande Créole": Du club des Batignolles à Nouméa. Itinéraire d'une communarde.» Société d'études historiques de la Nouvelle-Calédonie: 29-37..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu