Victim of Love Elton John abeslari britainiarra 1979an plazaratu zuen estudioko diskoaren izenburua da. Oso lan atipikoa izan zen zeren eta artistak ahotsa bakarrik jarri baitzuen. Estiloa musika diskoarena da, generoa hau indarra galtzen ari zenean.

Victim of Love
Elton Johnen albuma
Egilea(k)Elton John
Argitaratze-data1979
IzenburuaVictim of Love
Ekoizpen lekuaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaDisco musika
Hizkuntzaingelesa
Iraupena35:45 minutu
GrabazioaMusicland Studios (en) Itzuli
DiskoetxeaMCA Inc. eta The Rocket Record Company
Deskribapena
Honen parte daElton John's albums in chronological order (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaPete Bellotte

Discogs: 86142 Edit the value on Wikidata

Ezaugarriak aldatu

Hau izan zen artistaren 13. albuma. Albuma Munichen, Alemanian grabatu zen, Musicland Studios-en eta Hollywoodeko Rusk Sound Studiosetan. Aipatu denez, oso atipikoa izan zen albuma zeren eta abestiak ez ziren Elton Johnenak. Abesti guztiak Pete Bellotte ekoizleak grabatu zituen, beste musikagileen laguntzaz. Diskoa Chuck Berryren abesti baten bertsioak ireki zuen: "Johnny B. Goode" abesti ospetsua, alegia.

Abestien zerrenda aldatu

A aldea
  1. "Johnny B. Goode" (Chuck Berry) – 8:06
  2. "Warm Love in a Cold World" (Pete Bellotte, Stefan Wisnet, Gunther Moll) – 3:22
  3. "Born Bad" (Bellotte, Geoff Bastow) – 6:20
B aldea
  1. "Thunder in the Night" (Bellotte, Michael Hofmann) – 4:40
  2. "Spotlight" (Bellotte, Wisnet, Moll) – 4:24
  3. "Street Boogie" (Bellotte, Wisnet, Moll) – 3:56
  4. "Victim of Love" (Bellotte, Sylvester Levay, Jerry Rix) – 5:02

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu