Vicente Azkuenaga Iturbe (Dima, 1706ko urtarrilaren 22a - Buenos Aires, 1787ko abuztuaren 18a) bizkaitar enpresaburu eta politikaria izan zen. Buenos Airesera iritsi zenetik, 40 urte pasatxo zituela, Euskal Herrian jada garatzen zituen merkataritza-jardueretan aritu zen. Merkatari gogorra zela frogatu zuen, eta horrek denbora gutxian dirutza biltzea ahalbidetu zion. Buenos Airesko kabildoko alkate hautatu zuten 1759an, eta hurrengo urtean bertako erregidore. 1752ko abuztuaren 30ean Domingo Basabilbasoren alaba zen Maria Rosa Basabilbaso Urtubiarekin ezkondu zen.

Vicente Azkuenaga

Bizitza
JaiotzaDima1706ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1787ko abuztuaren 18a (81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.