VfL Wolfsburg (izen osoa Verein für Leibesübungen Wolfsburg e. V.) Alemaniako futbol taldea da, Wolfsburg hirikoa, 1945an sortu eta 2009an liga irabaztea lortu zuen.

VfL Wolfsburg
Ezizena(k)Die Wölfe (Otsoak)
Sorrera1945
Futbol zelaiaVolkswagen Arena
edukiera: 30.000 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaAlemania Frank Witter
EntrenatzaileaKroazia Niko Kovač
LigaBundesliga
2022-238.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2015-16 denboraldiko taldea.
Volkswagen Arena estadioa.

Historia aldatu

Wolfsburgen Stadt des KdF-Wagen taldea sortu zen 1938an baina 1945en VfL Wolfsburg izenaz birfundatu zen. Hamarkadatan hirugarren eta bigarren mailatan aritu zen. 1995ean Alemaniako Kopako finala jokatu zen baina Borussia Mönchengladbachek 3-0 garaitu zuen.

1997an lehen mailan egin zuen debuta eta 1999an laugarren postuarentzako borrokan ibili ondoren azkenean seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urteetan ere postu onak egin zituen eta urtero jokatu zuen UEFA Intertoto Kopa.

2009an bere lehenengo titulua eskuratu zuen, Bundesliga. Neguko etenaldiaren ondoren 10 partida jarraian irabazi zituen eta hor egon zen bukaerako garaipenaren giltza. Hurrengo urteetan sailkapenaren erdialdean ibili ondoren 2015ean bigarren egin zuen Bundesligan eta Alemaniako Kopa irabazi zuen Borussia Dortmundi 3-1 irabaziz. 2016-17 eta 2017-18 denboraldietan ordea larri ibili zen eta maila galtzear egon zen, baina play-offetan mantentzea lortu zuen. 2020-21ean laugarrena izan da eta Txapeldunen Ligarako sailkatu da.

Uniformea aldatu

Kolore berdea eta zuria konbinatzen ditu VfL Wolfsburg taldeak bere ekipamenduan. Azken urteetan "X" bat darama buklarrean.

     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022

Palmaresa aldatu

Emakumezkoen taldea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «VfL Wolfsburg (emakumezkoak)»
 
PSG-ren aurkako partida.

2003an eratu zen Emakumezkoen futbol atala. Azken hamarkadan maila bikaina hartu du eta bi aldiz irabazi du Txapeldunen Liga.

Kanpo estekak aldatu



2022-23ko Alemaniako Bundesliga  
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg