Vernazza

udalerri italiako

Vernazza Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 729 biztanle ditu, 12,3 kilometro koadroko azaleran banatuta. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da.

Vernazza
Vernazza
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Liguria
ProbintziaLa Speziako probintzia
Izen ofizialaVernazza
Jatorrizko izenaVernazza
Posta kodea19018
ISTAT kodea011030
HerriburuaVernazza
Geografia
Koordenatuak44°08′07″N 9°41′02″E / 44.135161°N 9.683853°E / 44.135161; 9.683853
Map
Azalera12.3 km²
Altuera3 m
MugakideakBeverino, Monterosso al Mare, Riccò del Golfo di Spezia, Riomaggiore eta Pignone
Demografia
Biztanleria729 (2023ko urtarrilaren 1a)
−95 (2018)
Dentsitatea59,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0187
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaL774
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSP
comune.vernazza.sp.it

Geografia aldatu

Cinque Terreko herrien artean iparradetik hasita bigarrena da Vernazza. Hirugarren herria den Corniglia ere Vernazzako udalari dagokio. Vernazza herria eskualde honetako itsasportu natural bakarra da eta horregatik arrantza jarduera garrantzitsua izan du historian zehar. Honako udalerri hauekin egiten du muga:

Beverino
Monterosso al Mare
Riccò del Golfo di Spezia
Riomaggiore
Pignone

Historia aldatu

1080 urteko agiri batean hiri gotortu gisa agertzen da Vernazza. Italiako nobleziaren parte zen Obertenghi familiaren itsas egoitza aktiboa zen, piraten aurkako itsas flotaren egoitza hain zuzen ere. Genovako Errepublikarentzat ere kai garrantzitsua izan zen Liguria eskualdearen konkistan. 1209an Vernazzako 90 familiak Genovarrekin aliantza ituna sinatu zuten. 1267an San Pedro eliza aipatzen da eta 1318an Santa Margherita d'Antiochia eliza. XV mendean piratei aurre egiteko harresia eraiki zuen Vernazzak.

XVII mendean herriaren gainbehera hasi zen, zeukan isolamenduaren erruz. XIX mendean trenbidea iristearekin batera Vernazzaren merkataritza garatu zen eta aintzinako ardogintza jarduerari berriz ekin zioten.

2011ko urriaren 25ean eurijasa handiek eragindako lurjausi eta uholde handiak jasan zituen eta herria lau metrotako lokatza geruzak estali zuen.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Santa Margherita d'Antiochia eliza (XIV mendekoa)
  • Doria gaztelua (XV mendekoa)
  • Santa Marta kapera
  • Monterosso eta Vernazza arteko ibilbidea

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu